"Clamor" (Edurne Rubio)

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko uztailaren 22(e)tik 2022(e)ko irailaren 18(e)ra
  • "Clamor" (Edurne Rubio)

Clamor Edurne Rubio Barredoren azken filma da. Bertan artistak aztertzen du nola "duela ez asko arte, bataioa jaso aurretik hildako suizidak eta haurtxoak ez zituzten onartzen hilerri katolikoetan. Etxekoak, etsiturik, beren gorputzentzako leku duin baten bila ibiltzen ziren isilpean. Mendia eta haizea partekatzen dituzte ehorzketa horiek fusilatuekin, ateoekin, oinezkoekin, protestanteekin... Kanpaiek inoiz ez zuten “besteentzat” jo eta, hala ere, hilerritik kanpo, erakundetik kanpo, heriotza paisaia bihurtzen da".

Edurne Rubio (1974) Bruselan bizi den artista bisuala da, erakusketen, performancearen, zinemaren eta arkitekturaren arloetan lan egiten duena. Denboraren eta espazioaren pertzepzio indibidual edo kolektiboaren inguruan ikertu du, eta bere lana dokumentalarekin eta antropologiarekin lotuta dago, elkarrizketak, artxiboko irudiak eta ahozko komunikazioari buruzko ikerketa erabiliz.

Artium

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko uztailaren 22(e)tik 2022(e)ko irailaren 18(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik ostiralera: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00. Larunbat eta igandetan: 11:00-21:00
  • Lekua Artium
    Francia, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • Web Artium

Non

Euskadi, auzolana