Musealiak: John Frederick Lewis

Ormaiztegi 2022(e)ko abuztuaren 2(e)tik 2022(e)ko urriaren 28(e)ra
  • Musealiak: John Frederick Lewis

John Frederick Lewis margolari britainiarraren irudian oinarritutako grabatuak Tomas Zumalakarregiren erretratua jasotzen du. Obieta Villalonga familiak museoari 2019an egindako dohaintza da.

Musealiak proiektua ondareari buruzko hausnarketak egiteko erabiltzen dugu. Kasu honetan Zumalakarregi Museoak jasotako dohaintza bat hautatu dugu, guretzat hainbat elementu esanguratsu biltzen dituelako. Besteak beste, Charles Frederick Henningsen britainiar boluntarioaren erretratua, izan ere, Lewis egilearen laguna izan baizen.

Irudiaren egilea, John Frederick Lewis (1804-1876) britainiarra da eta grabatua, berriz, bere aitak, Frederick Christian eta anaiak, Charles George Lewisek gauzatu zuten 1841.ean.

Irudiaren izenburuak "Armada kristinoaren espioi bat Zumalakarregi jeneral karlistaren aurrera eramana" laburbiltzen du eszena dramatikoa. Jeneral ormaiztegiarraren aurrean liberalen espioia atxilotua dakusagu, bere alboan, belauniko emaztea erreguka ikusten dugun bitartean. Irudiak beste izenburua jaso izan du: "The Spanish Wife’s Last Appeal", alegia “espainiar emaztearen azken erregua”. Drama indartzeko emakumeak haurra besoetan du. Espioitzaren ebidentziak eskutan, Merino apaiza dago mahaian, idazkaria oharrak hartzen alboan duela. Aurrean Tomas Zumalakarregi dute, bere larruzko zamarra eta txapela gorriarekin, zigarroa eskutan. Mahaiaren aurreko aulkian bere kataloxa famatua. Zumalakarregiren atzean Charles Frederick Henningsen, boluntario britainiarra dago, Lewisen laguna eta ormaiztegiarraren lehen biografoa. Londresen 1836.ean The most Striking Events of a Twelvemonth's Campaign with Zumalacarregui in Navarre and the Basque Provinces liburua argitaratu zuena.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana