Gazteluaren suntsipenaren bosgarren mendeurrenaren harira, Abuztuaren 6an, larunbata, gaueko 21:30etan ospatuko da mendeurreneko ikuskizun nagusia Amaiurreko belazetan, gaztelua zegoen muinoaren magalean. Ikuskizunaren izena “Aurkituko gaituzuenoi” izango da eta Jon Maia bertsolaria da zuzendaria. Ikuskizunaren izenak etorkizuneko biztanleei egiten die aipamena eta ikuspegi horrekin atzoko, gaurko eta biharko Euskal Herria barne hartzen dituen kontakizun artistikoa eskainiko du kultur eremu desberdinetako hainbat artistaren parte hartzearekin. Emanaldi bakarra izango da.
20.00tan, Kale antzerkia
(Musika, Antzerkia, Solasa)
Ander Barrenetxea, Daniel Arbeletxe, Mariañes Gorostiaga, Xanmari Irigoien, Asisko Urmeneta.
Amaiurko karriketan, urririk.
21.30ean, "AMAIUR 2022-2522 Aurkituko Gaituzuenoi" ikuskizuna.
Jon Maiak bertsolariak sortu eta zuzendutako ikuskizuna.
Et Incarnatus Orkestra, Aire Ahizpak, Gorka Hermosa, Jean Mixel Bedaxagar, Joseba Irazoki, Olaia Inziarte, Etorkinak, Iñauteri desberdinetako pertsonaiak, Oinkari dantza taldea, Elizondoko abesbatzko koru ttikia, Amaiurko Gaztelu Taldea, .... eta aurkezle lanetan Anabel Arraiza.
Amaiurko "Artxea" belagian.
Sarrera 20€ (10€ umeentzat).