Arabako Musika Klasikoko Zikloa 2022: Concerto 1700

Artziniega 2022(e)ko Abuztuak 20
  • Arabako Musika Klasikoko Zikloa 2022: Concerto 1700

Arabako Musika Klasikoko Zikloa 2022 gitarauaren barruan:

 

CONCERTO 1700

Daniel Pinteño malagar biolin jotzaileak 2015ean sortu zuen talde hori, barrokoko garairik goiztiarrenetik hasi eta erromantizismoaren lehen distiretara arteko obrak interpretatzeko asmoz, historikoki informatutako modu batean. Nahiz eta urte gutxi izan, Concerto 1700 taldeak bere lekua egin du nazioarteko zirkuitu garrantzitsuetan, kritikariek hainbat alditan laudatutako taldearen birtuosismoari eta tinbre fantasiari esker. Nabarmentzekoa da ahaztutako musika ondarea berreskuratzeko lana, bereziki XVIII. mendeko Espainiako konpositore eta kapera maisuena. 

2017ko FestClásica zirkuituen saria irabazi zuten antzinako musikaren kategorian, eta Estatuko jaialdirik garrantzitsuenetan aritu dira, hala nola Donostiako Musika Hamabostaldia, Santanderreko Nazioarteko Jaialdia, Otoño Musical Soriano jaialdia, Cadizeko Espainiar Musikaren Jaialdia, Aranjuezeko Antzinako Musikaren Jaialdia eta Ubeda eta Baezako Nazioarteko Musika Jaialdia, eta arrakasta handia izan dute bai jendearen artean bai kritikarien artean. Lehen bi diskoek arrakasta izan ondoren, 2021ean album bat atera zuten Carlos Mena kontratenorrarekin, eta izenburu hau jarri zioten: “Antonio Literes: Sacred Cantatas for alto”. Antonio Literes mallorcar konpositorearen obra argitaragabeak jasotzen ditu, eta kritikariek aho batez txalotu dute, eta ICMA 2022 sarietan ahots musika barrokoko albumik onenaren izendapena ere lortu du.

 

DANIEL PINTEÑO, BIOLINA ETA ZUZENDARI ARTISTIKOA

Espainiako panorama historizistaren barruan proiekzio handiena duten figura sortu berrietako bat dela jo dute kritikariek. Daniel Pinteño Malagan jaio zen; Murtziako Musika Kontserbatorio Profesionalean hasi zen ikasten, Emilio Fenoyren eskutik, eta, ondoren, Juan Luis Gallegorekin amaitu zituen ikasketak, Aragoiko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan.

Prestakuntza urteetan, eskola magistraletan aktiboki parte hartu zuen nazioarteko bakarlariekin, besteak beste Nicolás Chumachenco, Alexei Bruni, Mikhail Kopelmann, Alberto Lisy eta Ida Bieler-ekin. Ondoren, Alemaniara joan zen, eta hobekuntza ikasketak egiten jarraitu zuen Nachum Erlich irakaslearekin, Staatliche Hochschule für Musik Karlsruhe-n.

2010. urteaz geroztik, bere musika lana XVI. mendeko biolinerako musikaren hastapenen eta XIX. mendearen erdialdeko lengoaia erromantikoaren arteko errepertorioa interpretatzera bideratu du, irizpide historikoekin. Horretarako, honako irakasle hauen eskolak hartzen hasi zen: Enrico Onofri, Anton Steck, Hiro Kurosaki, Catherine Manson, Enrico Gatti, Sirka-Lisa Kaakinen Pilch, Margaret Faultless, Jaap Ter Linden, eta abar. Horren osagarri, musikologiako ikasketak egin zituen Errioxako Unibertsitatean eta Madrilgo Complutense Unibertsitatean.

Biolin barrokoa ikasi zuen Toulouseko (Frantzia) Conservatoire à rayonnement régional-ean, Gilles Colliard suitzar biolin jotzailearekin eta Madrilgo Musikako Goi Mailako Errege Kontserbatorioan Hiro Kurosakiren tutoretzapean.

Espainiako XVIII. mendeko musika ondarea berreskuratzeko grinak kritikaren aitorpena ekarri dio. 2019an, BBVA Fundazioak ematen duen kultura ikertzaile eta sortzaileentzako Leonardo bekaren laguntza jaso zuen. Beka horrekin, Cantadas inéditas par alto de Antonio Literes (1673-1747) lanak berreskuratu eta grabatzeko proiektua egingo du.

Daniel Pinteñok XVIII. mende hasierako Italiako biolin anonimo batekin jotzen du.

 

ISABEL JUÁREZ, BIOLA

 

ESTER DOMINGO, BIOLONXELOA

 

PROGRAMA

 

Gaetano Brunetti (ca.1744-1798)

Divertimento en Re Mayor L137*

Andantino Gracioso

Allegretto

 

Gaetano Brunetti (ca.1744-1798)

Divertimento en Re Menor L136*

Andantino con moto

Allegretto

 

Joseph Haydn (1732-1809)

Divertimento en Si bemol Mayor Hob. V:8

Adagio – Variatio I, II, III, IV, V y VI.

Menuet

Finale Presto

 

Gaetano Brunetti (ca.1744-1798)

Divertimento en Mi bemol Mayor L130*

Larghetto stacato

Allegro

 

Luigi Boccherini (1743-1809)

Trio en Re Mayor No. 5 Op. 47

Andantino Moderato assai

Tempo di Minuetto

 

Gaetano Brunetti (ca.1744-1798)

Divertimento en Sol Mayor L127*

Andante

Allegretto

 

Iraupena: 70'

Kultura Araba

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Abuztuak 20
  • Ordutegia20:00
  • LekuaJasokundeko Andra Mariaren Eliza
    Artziniega
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non