"Naturaren Sekretua"

Zigoitia 2022(e)ko irailaren 1(e)tik 2022(e)ko irailaren 11(e)ra
  • "Naturaren Sekretua"

Gorbeiako basoan arte garaikidea eta natura uztartzen dituen esperientzia da Naturaren Sekretua. Arte eszenikoak, musika, dantza eta eskultura-arloko esku-hartzeak paisaiarekin elkarrizketan. Misteriozko baso batean artearen bidezidorretan barneratzea. Sentiberatasun eta emozioz betetako funtsezko giro batean esperientzia paregabea bizitzea. Maitasun- eta natura-eremu berriak aurkitzea.

Muruako (Zigoitia) paraje natural horretan, irailaren 1, 2, 3, 4, 7, 8, 9, 10, 11 aurkeztuko dugu sorkuntza hau. Kantu, dantza, musika eta perfomance diziplinetako 10 artista baino gehiago eta bizimodu naturalago eta jasangarriago baten defentsaren inguruko eskultura-instalazioak bilduko ditugu, naturaren etika eta estetika aldarrikatuz.

Proposamen sentsoriala, berritzailea, osasungarria eta dibertigarria da, Lurrarekin eta geure buruarekin dugun harremana berriro definitzera eramango gaituena. Artea eta natura, misterio eta fantasiazko giroa, tradizioa eta garaikidetasuna, alaitasuna eta ikara, alegiak, elezaharrak, mitoak eta arketipoak, dibertsioa eta kontzientzia, ospea eta inguruabarra… Bidaia emozionala natura bitxi eta misteriotsuan barrena, gure sormena elikatzen duten sentsazioak ematen dizkiguten izaki harrigarri eta atabikoekiko baterako sorkuntzan.

Naturaren Sekretua publiko kulturala dibertsifikatu, zabaldu eta leial bihurtzeko ikerketatik sortu zen. Panta Rhei Antzerkiak ibilbide luzea egin du publikoen dinamizazioan, bereziki Arabako landa-ingurunean.

Naturako esperientzia kultural horren helburua arteak hainbat sektoreren elkargunean ezartzea da, hala nola turismoaren, osasunaren eta ingurumen-hezkuntzaren elkargunean.

Esku-hartzearen ardatz nagusia gure irudimen sortzailea proiektatzen duen Artearen, Natura edo ekintza eszeniko-errituala sortzen duen espazioaren eta, ingurune naturalarekiko sentsibilitatea, enpatia eta erantzukizuna sustatuz, haren sustraiekin konektatzen duen publikoa elkartzea da.

 

ORDUTEGIAK

  • iraila 1 18:00
  • iraila 2 18:00
  • iraila 3 12:00 / 18:00
  • iraila 4 12:00 / 18:00
  • iraila 7 18:00
  • iraila 8 18:00
  • iraila 9 18:00
  • iraila 10 12:00 / 18:00
  • iraila 11 12:00

 

INFORMAZIO GEHIGARRIA

  • Publiko guztientzat 8 urtetik aurrera.
  • Euskara (testu gutxi). Itzulpena esku-programan.
  • Iraupena: 75 eta 90 minutu artean.
  • Esperientziarako beharrak: naturan ibiltzeko oinetako eta jantzi egokiak.

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaPanta Rhei
  • Data 2022(e)ko irailaren 1(e)tik 2022(e)ko irailaren 11(e)ra
  • Ordutegia12:00 / 18:00
  • LekuaMurua
    Zigoitia
  • ZenbatekoaSarrera bat: 15€ / Bi sarrera: 26€
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Info Gehiago
Ikuskizunaren informazioa >>

Non