Erakusketa: "Erreferentziak"

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko irailaren 7(e)tik 2022(e)ko urriaren 7(e)ra
  • Erakusketa: "Erreferentziak"

“Erreferentziak” erakusketa zikloak bi helburu ditu: alde batetik, zentroan dauden dokumentu funtsen berri ematea (bibliografikoak, soinuzkoak eta/edo ikus-entzunezkoak); eta bestetik, azken urteetako arte jarduera nagusien bilakaera erakustea.

Horrela bada, “Erreferentziak” gaur egungo arte ekoizpenaren eremu eta eraldaketa desberdinetara hurbilduko da, Dokumentazio Zentroan bildu diren dokumentu funtsen bidez. Hausnarketa eta eztabaida publikoa piztarazteko tresna izan nahi du, eta zentroak gordetzen duen bibliografia funts handia ezagutarazi.

Erakusketan izango diren funts guztiak Dokumentazio Zentroan daude eta bertan kontsultatu daitezke; gainera, haien datu bibliografikoetara online katalogoaren bidez hel daiteke.

2022ko irailaren 7tik urriaren 7ra Mediateka - Dokumentazio Zentroan


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko irailaren 7(e)tik 2022(e)ko urriaren 7(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00. igandetan eta jaiegunetan: 11:00-14:00
  • Lekua Montehermoso Kulturunea
    Fray Zacarías Martínez, 2
    Vitoria-Gasteiz
  • Web Montehermoso Kulturunea

Non

Euskadi, auzolana