Luis Candaudap eta Txus Melendezen "JLC (Marrazkiak / Dibujos)" erakusketa

Bilbao 2022(e)ko irailaren 1(e)tik 2022(e)ko azaroaren 1(e)ra
  • Luis Candaudap eta Txus Melendezen "JLC (Marrazkiak / Dibujos)" erakusketa

Rekalde Aretoak Luis Candaudap eta Txus Melendezen JLC (Marrazkiak / Dibujos) erakusketa aurkezten du. Ekainean Bergarako Aroztegi Aretoan izan ondoren, bi artistek batera egindako erakusketa bat ikus daiteke orain Bilbon, paper gainean egindako ia hirurogeita hamar marrazki biltzen dituena.

Luisek José Luis Casado Arsuaga, Arte Ederretako fakultateko irakasle eta margolariaren margolan ezezagun bat aurkitu zuenean hasi zen erakusketa. Koadro horretan agertzen zen irudia deigarria egin zitzaion, eta handik aurrera marrazten hasi zen. Geroago, marrazki horien argazkiak Txus Melendezi bidali zizkion, eta, horrela, bi artisten artean irudiak trukatzeko prozesu bat sortu zen.

Luis Candaudap eta Txus Meléndez 30 urtetik gorako ibilbide oparoak lagunduta, 1964an Bilbon jaioak biak, hainbat erakusketa egin dituzte elkarrekin, obra komunak eta euskarriak bereizita landuz. Banaka erakutsi dituzte beren lanak erakusketa indibidual eta kolektiboetan, bai tokian-tokian, bai nazio eta nazioarte mailan. Gaur egun, pinturan duten dedikazio profesionalaz gain, bi sortzaileek UPV/EHUko AAEEtako fakultateko pintura masterrean irakasten dute.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko irailaren 1(e)tik 2022(e)ko azaroaren 1(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 17:00-20:30. Igande eta jai egunetan: 10:00-14:00
  • Lekua Rekalde Aretoa
    Alameda de Rekalde, 30
    Bilbao
  • Web Rekalde Aretoa

Non

Euskadi, auzolana