Kalekostiralak

Laudio 2022(e)ko irailaren 9(e)tik 2022(e)ko urriaren 28(e)ra
  • Kalekostiralak

Emanaldiak ostiraletan izango dira, 20:30etik 21:30era, Lamuza plazan

Udaleko Gazteria sailak diseinatutako “Kalekostiralak” gazteentzako aisialdi programa Laudiora itzuliko da bihar, Julen Burgos herritarraren kontzertu batekin. Julen, euskarazko proiektu onenagatik saritu zuten 2021ean Rockein lehiaketan. Emanaldien zikloak hilaren 16an jarraituko du Teatro Indigesto Zaragoza konpainiaren eskutik, “Secuestrados” antzezlanarekin. Eta urriaren 14an eta 28an, “Meeting point” lana ekarriko duen Cia Ertza Euskadi dantza akrobatiko konpainiak eta “Akabo” lanarekin etorriko den Cia Barsanti Euskadi antzerki-konpainiak bisitatuko dute herria.

Emanaldi guztiak ostiraletan izango dira 20:30etik 21:30era Lamuza plazan. Euria egiten badu, ikuskizunak Aldai plazara aldatuko dira.

Programa honekin Gazteria sailak diziplina ezberdinetara hurbildu nahi ditu herriko gazteak, antzerkira, dantzara, zirkura edo musikara, besteak beste. Aisialdiko kultur alternatibak eskaini eta girotzeaz gain.

zuin.net

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2022(e)ko irailaren 9(e)tik 2022(e)ko urriaren 28(e)ra
  • Ordutegia20:30-21:30 (ostiraletan)
  • LekuaLamuza Plaza
    Laudio
  • ZenbatekoaDoan

Non

Euskadi, auzolana