"Gerundi circular", Claudia Pagès-en erakusketa

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko irailaren 13(e)tik 2023(e)ko urtarrilaren 15(e)ra
  • "Gerundi circular", Claudia Pagès-en erakusketa
    Argazkia: Roberto Ruiz

Claudia Pagès-en (Bartzelona, 1990) Gerundi circular (2021) bideo-instalazio hipnotikoak munduko itsas ibilbideak, jargoi juridikoa eta egungo kapitalismoaren ezaugarri diren salgaien eta pertsonen fluxu nekaezina ditu ardatz. 360 graduko begizta jarraitu batean grabatua, filmak hiru performerren keinu erritmikoak eta eskuz idatzitako testuen geruzak konbinatzen ditu, hainbat sekuentzietako bideo-musikaletan.

Kontaketa panoramiko hori Bartzelonako merkataritza-portuaren etorkizunarekin eta orainarekin lotutako hiru espaziotan garatzen da: World Trade Center -ontzi itxurako negozio-zentroa-, XIX. mendeko aduana-eraikina eta olatu-horma. Gerundi circular instalazioak, hiriko zirrikitu logistikoen lekuko egiten gaitu, itsasoko espazio zabalaren eta azpiegituren, portaeren eta giza sorkuntzako lengoaien arteko ageriko tirabirarik gabeko interfaze gisa.

Claudia Pagès artistaren lana hainbat modutan hedatzen eta uzkurtzen da. Bere prozesuan, hitzak, gorputzak eta mugimenduak norabide askotan zirkulatzen dute, hurbileko ingurunearen entzute kritikotik eta idatzizko erregistrotik igarotzen diren mikrokontakizunen sare linguistikoa marraztuz. Bere azken lanetan, Pagèsek bidalketa-sistema eta jurisdikzio-hizkuntzarekin duen lotura izan ditu ardatz, non bi eremuek gerundio konstante eta bortitz batean jarduten dute: subjektua deshumanizatzen eta objektibatzen duen aditza.

Lan hau Bartzelonako Museu d 'Art Contemporani MACBAk eta ELAMOR-ek elkarrekin ekoitzi dute.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko irailaren 13(e)tik 2023(e)ko urtarrilaren 15(e)ra
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Web Tabakalera

Non

Euskadi, auzolana