Eduardo Chillida Eskola II. edizioa. Artea, natura eta etika

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko irailaren 14(e)tik 2022(e)ko irailaren 15(e)ra
  • Eduardo Chillida Eskola II. edizioa. Artea, natura eta etika

AZALPENA

Eduardo Chillida Eskolaren II. edizioak XX. mendeko arte garaikidearen historiako figura nagusietako baten ondarean sakontzeko aukera ematen du. Eskulturararen alorrean ekarpenez haratako, batez ere lanak espazioarekin duen harremanean, hura okupatuz edo mugatuz, Eduardo Chillidak arrasto ukaezina utzi du lurraldean, eta naturarekiko errespetu sakonak markatzen du bere obra. Bigarren edizio honek bi ardatz izango ditu: obrak naturarekin duen harremana eta Chillidaren lanaren eduki etikoa.

Naturak zeregin garrantzitsua izan du eskultorearen obran, inspirazio-iturri agortezina izan baita. Bere legeetatik abiatzen dira bere sorkuntzan bizi diren galderak. Hasiera-hasieratik, jaioterriak eta bizitzak eragina dute harreman horretan. Chillida Donostian jaiotzen da, alde batetik Ozeano Atlantikoak inguratu eta mugatzen duen hiri batean, zeina badian sartzen baita eskultoreak Haizearen orrazia jartzea asmatu zuen lekutik, eta bestetik, Kantauri mendikatea Pirineoekin lotzen duen mendiek. Mareen erritmoak eta elementuen eraginak markatzen dute itsasoaren ondoko bizitza.

Elementu naturalen behaketak sortzen duen arroztasuna artearen historiarekin bat dator. Edizio berri honetan, Chillidaren lanak ihesbide gisa balio du, naturak sorkuntza artistikoan izan duen papera ulertzeko. Naturarik buruzko zalantza hori filosofiatik ere sortzen da. Naturari buruzko zalantza hori filosofiatik ere sortzen da. Eduardo Chillidak bere obran planteatutako galderek lotura zuzena dute gai filosofikoekin.

Bere lanean etikaren presentzia izango da bigarren jardunaldiaren gaia. Chillidak dimentsio artistiko hutsetik haratago dagoen dimentsio soziala hartu du. Eskultoreak parte aktiboa den gizartearen alde konpromiso handia erakutsi du.

Jardunaldi hauek bere obra berrikusteko balio dute, baina baita egungo testuinguruan kokatzeko eta indarrean dagoela egiztatzeko ere. Gainera, gonbidatutako ahotsen aniztasunak artistaren inguruan polifonia sortzeko aukera ematen du, bere lanaren ikuspegi eta narratiba berriak eskainiz.

Apunte biografikoak:

Eduardo Chillida 1924ko urtarrilaren 10ean jaio zen Donostian. 1943an, Madrila joan zen Arkitekturako ikasketak egitera; hala ere, 1947an karrera bertan behera uztea erabaki zuen Arte Ederren Zirkuluan marraztera sartzeko. Hurrengo urtean, Parisa joan zen eta bertan eskulturagintzan abiatu zen, eta Maiatza Aretoan obra bat jarri zuen erakusgai.

1951ean, urte bete lehenago Pilar Belzuncerekin ezkondu eta gero Hernanin kokatu zen, non aurkitu baitzuen burdina, eta bere lehen obra Ilarik egin baitzuen material hartaz. Hiru urte geroago bere lehen banakako erakusketa egingo zuen Madrilgo Clan galerian, eta jendaurreko obrari emango zion hasiera Arantzazuko Santutegikoa ateak ezarriz.

1958an, Veneziako 29. Bienalaren Eskulturako Nazioarteko Saria Handia jaso zuen, bere bizitzan beste sari asko jasotzeko atea ireki ziona: Bienala eta Kandinsky 1960an, Wilhelm Lehmbruck 1966an eta Kaissering alemaniarra 1985ean, Asturiasko Printzea 1987an eta Japoniako Sari Inperiala 1991an. Haren obra ikusgai dago munduko 20 museo baino gehiagotan, eta, adibidez, Berlinen, Londresen eta New York hirietan egin ditu erakusketak.

2000 urtean inauguratu zen Chillida-Leku Museoa, eta gaur egun bertan dago haren obraren parte handi bat, naturarekin atergabeko elkarrizketan.

Eduardo Chillida 2002ko abuztuaren 19an hil zen Donostian, bere amets handia, Tindaya proiektua, mendiaren erraietan eraikitako obra publikoa bukaturik ikusi gabe.

HELBURUAK

Eduardo Chillidaren obraren eta pentsamenduaren ikerkuntzan sakontzea.

Eskultore euskaldun eta unibertsal honen ondarearen indarraz hausnartzea.

Chillidaren lana artearen historiografiarekin lotzea, bereziki naturak bere lanean duen presentziatik abiatuta.

Bere lanaren eduki filosofikoa eta etikoa aztertzea.

Chillidaren figura hainbat ikuspegitatik berraurkitzeko aukera emango duten narratiba berriak eraikitzera gonbidatzea.

Artistak gizarte justuago bat eraikitzeko duen bokazioa aldarrikatzea, bere lanean oinarritua, karga etiko handia duena. 

uik.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana