"Buru-belarri, buru eta bihotz. Burugogor!"

Zalla 2022(e)ko irailaren 16(e)tik 2022(e)ko urriaren 16(e)ra
  • "Buru-belarri, buru eta bihotz. Burugogor!"

Aretoko ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 16:00-19:00 / Larunbat eta igandeak: 12:00-14:00 / Urriaren 12an itxita.

Lekua: Zallako Kultur Etxea. Euskadi Plaza 9. 48860. Zalla (Bizkaia).

Erakusketaren partaideak: Adrián Romero, Eider García Lete, Gorka Lazpiur, Matxalen Oñate.

Bitartekaria: Mikel Ruiz Pejenaute.

Testu kritikoa: Arantza Santesteban.

Inaugurazioa

Irailaren 16an, 18:00etan.

Erakusketaren ildora, parte hartzen duten artista eta bitartekariarekin proiektuaren aurkezpen publikoa (ongi-etorria) eta honen inguruko solasaldia.

Ezkipean Batuak lan taldearekin topaketa irekia

Urriaren 5ean, 17:00etatik 19:00etara.

Zallako Kultur Etxeko azken solairua ez da ohiko erakusketa areto bat, ekitaldi ezberdinetarako aretoa eta herriko kolektibo ezberdinentzako topaleku bat baita. Horregatik, orain arte, ez da inoiz horrelakotzat hartu. Egoera hau aprobetxatuz eta udalak espazioa utzi izanaren ordainetan, Ezkipean Batuak lantaldearekin, astero instalazio hauetan ikasteko eta haien artean hainbat gai jorratzeko biltzen den herriko emakume taldearekin, topaketa bat egitea proposatzen da. Urriaren 5erako aurreikusten den jardunaldi honetan, elkar ezagutzeko eta iritzi ezberdinak trukatzeko aukera izateaz gain, bitartekariarekin bisita gidatu bat egiteko aukera zabalduko da; egite eta prozesu artistiko garaikideak, eskualde-eremu batetara hurbiltzeko helburuarekin. Jarduera hau jende guztiarentzat zabalik dago.

eremuak.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko irailaren 16(e)tik 2022(e)ko urriaren 16(e)ra
  • LekuaZallako Kultur Etxea
    Zalla

Non

Euskadi, auzolana