JAVIER CAMPANOren erakusketa

Elgoibar 2022(e)ko irailaren 16(e)tik 2022(e)ko irailaren 30(e)ra
  • JAVIER CAMPANOren erakusketa

Javier Campano Madrilen jaio zen 1950ean, gaur egun bizi eta lan egiten duen hirian. Formazioz autodidakta, 70eko hamarkadaren erdialdean argazkigintzaren gainean interesatzen eta Espainian argazkigintza berritzeko konpromisoa hartu zuten beste artista batzuekin harremanetan jartzen hasi zen, Photocentro eskola eta galeriaren inguruan, trantsizio politikoa zein garaiko irakinaldi kreatiboa puri purian zirenean. Beti egon zen beste artistekin harremanetan: izan argazkilariak, margolariak edo belaunaldi horretan panorama artistiko nazionala berritu nahian proposamen askeagoak eta subjektiboagoak eginez zebiltzan musikariak. Bakarkako lehen erakusketa 1979an egin zuen Madrilgo PHOTOCENTRO eskola eta galeria aitzindarian, eta ordutik, erakusketa- zein argitalpen-proiektuetan sartuta ibili da, hala nola NUEVA LENTE, POESIA edo BUADES abangoardiako aldizkarietan.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko irailaren 16(e)tik 2022(e)ko irailaren 30(e)ra
  • OrdutegiaAstelehenetik larunbatera 18:30etik 20:30era.
  • Lekua Elgoibarko Kultur Etxea
    Kalebarren plaza, 3
    Elgoibar
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Elgoibarko Kultur Etxea

Non

Euskadi, auzolana