XXVI. Bilboko Eskola Antzerkiaren Lehiaketa

Bilbao 2022(e)ko irailaren 16(e)tik 2023(e)ko apirilaren 21(e)ra
  • XXVI. Bilboko Eskola Antzerkiaren Lehiaketa

Pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren, lehiaketa hau bere ikastetxean antzerki-jarduerak garatzen dituzten 3 eta 17 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta dago, eta hiriko haur eta gazteen artean arte eszenikoak sustatzea du helburu.

Epaimahai espezializatu batek aukeratuko ditu muntaia irabazleak, eta ekainean Arriaga Antzokian egingo den azken gala handian ikusle guztientzat antzeztuko direnak hautatuko ditu.

Bilboko Udalak haurtzarotik antzerkia sustatzearen eta babestearen aldeko apustua irmoa da. Horrela, Eskolako Antzerkiaren Lehiaketa honekin, Kultura Sailak publiko horrentzat antolatutako gainerako antzerki jarduerekin batera (Bilboko Eskolatik Antzerkira, Bilbao Eszenako antzerki tailerrak, etab.), helburu hauek lortu nahi dira:

  • Umeenentzako eta gazteentzako antzerki-programazio finkoa bultzatzea urian.
  • Familiako kulturaren arloko kontsumoan parte har dezatela familiek.
  • Kultur hezkuntzan, oro har, eta, bereziki, antzerkigintzan ikastetxeek egiten duten lana aitortzea eta ospea ematea.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Lehiaketa hau arautzen duten oinarrietan zehazten den bezala, gai libreko lanak aurkez daitezke, euskaraz, gaztelaniaz, beste edozein hizkuntzatan edo testurik gabe.
Eskola mailako lehiaketa denez, eta, hortaz, hezkuntza esparrukoa, garrantzizkoa da lanaren gaia eta bertan egokitzat aurkeztutako pertsonaereduak, jokaerak eta gizarteak ez daitezela joan ikastetxean jorratzen diren zeharkako balioen aurka.

Lanak gelan edo eskolaz kanpoko jarduera moduan antolatu ahal izango dira. Ikastetxe bakoitzak gehienez hiru obra aurkeztu ahal izango ditu

Bilboko udalerri barruko ikastetxeek bakarrik har dezakete parte.

LEHIAKETAKO SARIAK

Sari guztiak balio berekoak dira (ez dago lehenengo saririk, bigarrenik, hirugarrenik eta horrelakorik) eta eszena eta hezkuntza arloko irizpideen arabera emango dira.

Epaimahaiak sei sari emango ditu guztira, palmaresaren arabera, eta bere kabuz izendatutako akzesit bakarra emateko aukera ere izango du, guztiak ere diru-kopuru berekoak: Lan eszenikorik onena (300 €); Proposamen eszenikorik originalena (300 €); Obraren alderdi teknikoen tratamendurik onena (300 €); Antzerki, dantza, zirku edo bestelako diziplina eszenikoak berreskuratzeko lanik onena (300 €); Interpretazio global eta koraleko lanik onena (300 €); Parte-hartzaileen adinera ondoen egokitutako lana (300 €); Epaimahaiak bere kabuz izendatutako akzesit bat, palmaresean jaso gabeko alderdiak saritzeko (300 €).

Gainera, epaimahaiak izendapen askeko accesit bat emango du, palmaresean jaso ez diren alderdiak saritzeko (300 euro). Saria dirutan jaso ahal izateko, ekainean Arriaga Antzokiko azken galan antzeztea eskatuko da, aukeratua izan bada.

Parte hartu nahi duten talde guztiek aurkeztu beharreko obrari buruzko txostena bidali beharko dute e-mailez (cultura@bilbao.eus) 2023ko apirilaren 21a baino lehen. 

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2022(e)ko irailaren 16(e)tik 2023(e)ko apirilaren 21(e)ra
  • LekuaBilbao

Non

Euskadi, auzolana