Erakusketa: "Berretín, Tango eta Argentinar kulturaren inguruko aurkezpena"

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko irailaren 17(e)tik 2022(e)ko irailaren 30(e)ra
  • Erakusketa: "Berretín, Tango eta Argentinar kulturaren inguruko aurkezpena"

Noiz

Hasiera eguna: 2022/09/17, hasiera ordua: 18:00, amaiera eguna: 2022/09/30, amaiera ordua: 20:00

 

Deskribapena

Berretin (Lunfardo hizkuntzan gutizia esan nahi du).

Eraikin prozesuan dagoen erakusketa da, tangoaren baloreak eta baita Argentinako pertsonaia ikonikoak irudikatzen dituena.

Egileak Tango aukeratu zuen kontzeptu gisa, musika genero dantzaria ez ezik, Argentinako kulturaren zati bat ere badelako eta gizarte-integratzailea delako. Buenos Aires eta Uruguaiko aldirietako beheko klaseen artean du jatorria. Kultura Afroargentinar eta Afrouruguaiar, benetako Criolloak eta Europako Etorkinen elementuen fusioa da.

Genero hori pixkanaka egituratzen joan zen, harik eta urteetan zehar hiri-arte bihurtu zen arte, mundu osora zabalduz, eta gaur egun Gizateriaren Ondarea da.

Berretin Gasteizen egon da ikusgai , Judimendiko Candela tabernan , eta Zaramagako afe Boga Bogan. Bilbon (Deustu) Tango Bai Ven estudioan izan zen, eta Bartzelonan Tango La Yumbako estudioan. Orain gurera datorkigu.

Egilea: María de la Cruz González Gil Argentinarra da baina Gasteizen bizi da duela 15 urte. Artista Plastikoa da , Argentinako San Luis Arte Ederretako Eskolan ikasitakoa. Gero bere heziketa beregain eta autodidakta jarraitu zuen. Marrazketa, eredu bizia, argia eta itzala, perspektiba eta irudien morfologiari buruzko teknikaturak egin zituen. Eskulturan eta grabatuan ere badu esperientzia, baina batez ere marrazketa eta pinturan nabarmentzen da.

  • Sarrera: librea
  • Ordutegiak: 8:30 - 20:30
  • Datakirailaren 17tik 30era. Inaugurazioa irailaren 17an egingo da, 18:00etan

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana