"HISTORIAREN MUGARRIAK" ("Sekzioak / Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumak 25 urte")

Bilbao 2022(e)ko irailaren 20(e)tik 2023(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • "HISTORIAREN MUGARRIAK" ("Sekzioak / Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumak 25 urte")
    "Titulurik gabea (Sareta II)", Cristina Iglesias (Sin título (Celosía II))

2022an 25 urte betetzen ditu Guggenheim Bilbao Museoak eta, urteurrena ospatzeko, areto guztiak hartzen dituen erakusketa handi bat antolatu du Bildumako lanekin. Erakustaldia triptiko handi baten moduan dago taxututa, elkarrekin hartu-emanean diharduten hiru gairen inguruan egituratuta. Museoaren barrualdea eta kanpoaldea historikoki definitu dituzten obrak bestelako argitan behatu ditzake horrela ikusleak. Eraikineko solairu bakoitzean Bildumaren atal bat dago aurkezgai: Sekzioak/Intersekzioak. Bizitza materiala, 105. aretoan [irailak 8]; Narratibagintza, bigarren solairuan [urriak 19]; eta Historiaren mugarriak, hirugarrenean [irailak 20]. Hiru gai horiek ardatz hartuta, sortu zenetik gaur egun arte Museoak eskuratu dituen funtsen ikuspegi panoramikoa eskaintzen du, lehen aldiz, erakusketa-triptiko honek. Halaber, 25. urteurrenaren ospakizunaren baitan, Yayoi Kusama artistaren instalazio berezi bat dago ikusgai 103. aretoan [urriak 19].

Komisarioak: Lekha Hileman Waitoller, Manuel Cirauqui, Geaninne Gutiérrez-Guimarães, Lucía Agirre, Maite Borjabad

HISTORIAREN MUGARRIAK

Sekzioak/Intersekzioak erakusketa honek Guggenheim Bilbao Museoaren bi giltzarri ditu oinarri: Frank Gehryren arkitektura, eta Museoaren Bildumatik hautatutako lan-sorta bat, artearen historiako une garrantzitsuenak erakusten dituena. Artearen eta arkitekturaren arteko erresonantzia areagotzeko asmo handiko keinu batean, Museoaren piezarik adierazgarrienetako batzuk biltzen dituen instalazio honek eraikinaren jatorrizko egitura uzten du agerian, ahal den heinean behintzat, urteen joanean gehitutako banaketak kendu baitira. Bigarren Mundu Gerraren ondoren artearen historiak nazioartean zein berton bizitako une esanguratsuak nabarmentzen dituen obra-multzo baten bidez, erakusketak hirugarren solairuko gune zabal eta argitsuak handiesten ditu.

Historiaren mugarriak artelan berezien funtsetan nahiz Bilduman ondo ilustratuta dauden artearen historiako mugimenduetan oinarritzen da. Hala, beren garaiko abangoardian lan egin zuten artistak aurkezten ditu, beren esparruan ekarpen benetan erabakigarriak egin zituztenak. Areto bakoitzak artista bakar baten edo partekatutako kezkak ikuspegi desberdinetatik aztergai dituzten hainbat artistaren ekoizpena behatzeko aukera eskaintzen du.

Areto batzuetan, kokapen zehatzeko instalazioak edo pieza esperimental berdingabeak daude erakusgai, hala nola Cristina Iglesias, Sol LeWitt eta El Anatsui artistei eskainitako guneetan. Azken horren obra, Itsaso gorakorra, artista afrikarraren ibilbidean berebiziko garrantzia izan duen eskultura garaikidea da, Bildumak eskuratutako azkena izateaz gain. Beste areto batzuetan, Bigarren Mundu Gerraren ondoren sortutako arte abstraktuaren garapenari buruzko muntaiak daude ikusgai, gaika antolatuta, baita arte abstraktuaren eta espiritualaren arteko hurbilketak ere, bai eta 1960tik 1980ra bitartean garatutako arte-lengoaiak, hala nola Pop artea eta herrikoitasunak sorkuntza garaikidean duen presentzia. Gainera, korronte artistiko horiei eta haietan ekarpena egin zuten egileei


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko irailaren 20(e)tik 2023(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera 10:00-20:00. Uztaila eta abuztuan, astelehenetik igandera: 10:00-20:00
  • Lekua Guggenheim Bilbao Museoa
    Abandoibarra Etorbidea, 2
    Bilbao
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Guggenheim Bilbao Museoa

Non