"Besarkada"

Bilbao 2022(e)ko Irailak 23
  • "Besarkada"

Besarkada kontenplaziorako, isiltasunerako tartea da. Gelditasun egoeran diren gorputzak, irudiak, ikuspegi infinitukoak. Xehetasun bakoitza 360° -tan ageri da. Bi emakumeren bikote lana, bi eskultura, bidaian zehar bidelagun izango dugun soinu paisaian bilduta; gure bizitzetako besarkada infinituetan gorde izan ditugun emozioak gogorarazten dizkiguten irudiz betetako lana.

  • Egilea: Nerea Martinez
  • Zuzendaria: Matxalen Bilbao
  • Koreografia artistikoa: Matxalen Bilbao
  • koreografia: Nerea Martínez, Natalia García, Matxalen Bilbao
  • Dantzariak: Nerea Martínez Martín, Natalia Garcia Muro
  • Emanaldietarako lekua: Aretoa
  • Iraupena: 50 minutu
  • Hizkuntza: Euskara, gaztelania
  • Beharrezkoa den gutxieneko espazioa: 6m x 6m x 3m

Nerea Martínez Martín

Portugaleten jaioa, Elai-Alai euskal dantza eta musika taldean hasi zen dantzan Nerea.

Ana Rosa Tercerorekin trebatu zen Dantza Klasikoan, eta Matxalen Bilbaorekin, aldiz, Dantza Garaikidean. Heziketa Fisikoko Irakaskuntzan Diplomatua, dantzaren munduan sakontzea erabaki eta Burgoseko Dantza Eskola Profesionalean ikasi zuen, azken urtean Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jasoz.

Euskal Herriko eta Europa osoko maisu-maistra eta koreografoengandik ikasi du, Euskal Herriko, Suitzako eta beste hainbat herrialdetako konpainientzat dantzari bezala lan eginez.

Koreografo gisa ireki duen atal berri honetan, bakarkako proiektu baten erantzukizuna hartu du Biraka lanarekin. Aurretik, beste sortzaile batzuekin elkarlanean sortu izan ditu bere lanak.

Sala BBK

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana