"Espacios para habitar", Estibaliz Sádabaren erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko irailaren 23(e)tik 2022(e)ko azaroaren 20(e)ra
  • "Espacios para habitar", Estibaliz Sádabaren erakusketa

Gasteizko Montehermoso Kulturuneak Estibaliz Sádabaren Espacios para habitar erakusketa hartuko du irailaren 23tik azaroaren 20ra arte, lehen solairuko aretoan.

Horren helburua da narratiba ugariren arteko gurutzatutako diskurtsoa sortzea, eta horren bidez gogoetarako esparru horiek sortu ahal izateko iritziak eta espazio berriak berreskuratzea eta ikusgai jartzea.

Proiektuaren hizpidea da munduan bizi ahal izateko espazioa zein izan den eta gaur egun munduan bizi ahal izateko zer espazio behar den. Gainera, espazio publikoa gaur egun iraganean ulertzen zenarekin alderatuta zenbateraino den ezberdina azaltzen saiatzen da, horren bidez bizi ahal izateko toki horiek berriro adierazteko modua topatu nahian.

Estibaliz Sádaba artista eta Artean eta Ikerketan doktorea da. Azken urteotan, Euskadiko, Estatuko eta Europako beste herrialde batzuetako hainbat museo eta arte-zentrotan garatu ditu proiektuak.

Horrez gain, Erreakzioa-Reaccio´n (1994) kolektiboaren sortzaileetako bat da, eta jarduera artistikoei, aktibismoei, feminismoei eta Queer teoriari buruzko hainbat mintegi-tailer zuzendu du beste batzuekin batera Artelekun (Donostia, 1995-1997-2003-2006), Rekalde Aretoan (Bilbo, 2008) eta Bizbak EHUn (Bilbo, 2011) besteak beste.

Gainera, argitalpen askotan editorea eta koeditorea izan da: ‘Intersticios’, ‘Erreakzioa’, ‘Joyas y Caprichos’, ‘Series Mu´ltiples’ eta abar, eta Espainiako estatu osoko museoetan, arte-zentroetan eta unibertsitateetan eskaini ditu hitzaldiak.

Bere lanak komisariotza, bitartekaritza eta jarduera artistikoa eta zeharka eta diziplinarteko moduan jorratzen ditu. Bere proposamen artistikoen helburua da bizi dugun testuingurua aztertu ahal izateko elkarrizketarako, topaketarako, gogoetarako eta eztabaidarako guneak sortzea.

Eskuorria (pdf)


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko irailaren 23(e)tik 2022(e)ko azaroaren 20(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00. igandetan eta jaiegunetan: 11:00-14:00
  • Lekua Montehermoso Kulturunea
    Fray Zacarías Martínez, 2
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Montehermoso Kulturunea

Non

Euskadi, auzolana