Euskadiko Orkestra (Abonu denboraldia): "Tragedia"

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko irailaren 23(e)tik 2022(e)ko irailaren 29(e)ra
  • Euskadiko Orkestra (Abonu denboraldia): "Tragedia"

“Tragedia gainditzea” da Denboraldi honen goiburua; Denboraldi berrian, Robert Treviñok garrantzi handia ematen dio musika errusiarrari.

Ibilbidea Dmitri Xostakovitxen 8. Sinfoniarekin hasten da. 1943an idatzia, Bigarren Mundu Gerrako izugarrikerien erdian, musikagilearen sinfonien artean gutxien interpretatu denetako bat da, oso fatalista izaki, Europa astintzen zuen sufrimendua islatzen baitu. Aitzitik, eta duen intentsitate tragikoa gorabehera, aparteko sorkuntza da, eragin handikoa.

Kontrapuntu atsegina Manuel de Fallaren Espainiako lorategietako gauak lanak jarriko du. Obra hori osatuta dagoeneko hiru orrialdeetan, Cadizko konpositoreak jaio zeneko Andaluziaren beste hainbeste paisaia islatu zituen, herentzia arabiar horri zion mirespenaren erakusgarri. Alexei Volodinek –nazioarteko pianojole errusiar aktiboenetako batek–, gaueko irudi horien inpresionismo finean murgilduko gaitu.

M. Falla: Espainiako lorategietako gauak
D. Shostakovich: 8. Sinfonia

Robert Treviño, zuzendaria
Alexei Volodin, pianoa

DATA ETA LEKUA

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko irailaren 23(e)tik 2022(e)ko irailaren 29(e)ra
  • Ordutegia19:30
  • LekuaDonostia, Bilbo, Iruñea eta
    Vitoria-Gasteiz
  • Zenbatekoa10 / 38 €
  • Sarrerak Erosi

Non

Euskadi, auzolana