"Lubaki lainotsua"

Eibar 2022(e)ko Irailak 23
  • "Lubaki lainotsua"

Zuzendaritza: ATX Teatroa.
Aktoreak: Maren Basterretxea, Miriam K Marchante, Javier Barandiaran.

Izen gabeko gerrearen lubaki batean, soldadu beterano bat dago, bakar bakarrik, beste sasoi bateko gerlaria; baldintzarik gabeko militantzia eta diziplina zorrotza. Aspaldian ez dagoz batailarik, ezta etsairik be... badirudi dana bare-bare dagoala. Jeneralek "pakea" sinatu eben, tropak etxera bialdu ebezan aspaldi, baina ez eutsien erreleborik bialdu, eta noski, errelebo barik ez dago postua lagatzerik.

Beterano hau gaur egungo sasoiarentzako oztopoa baino ez da. Bat-batean, zorioneko (edo zoritxarreko) egun batean erreleboa jatorkio. Eskarmentu bako soldado gazte bat. Bere bizitza labur osoan sekula ez dau gerra izpirik ezagutu. Belaunaldien arteko talkea eta munduaren inguruko ikuspegi desberdinak izango dira marmitako barri honen osagaiak.

Atx Teatroak bere 10. urteurrenean bere 10. proiektua sortuko du, betiko parametroak eta 10 urte hauetan bereizten dituen zigilua defendatzen: euskarazko sorkuntza, gure gizartearen gertuko tematika, ogibide honen duintasuna eta erraietara zuzendutako antzerkia.


Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana