Topaketa: "Nítido. Publiko gazteak museoan"

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko Irailak 23
  • Topaketa: "Nítido. Publiko gazteak museoan"

NÍTIDO programa museoan gazteen parte-hartzea areagotzeko bideak identifikatzeko asmoz sortu da. Bitartekaritza-agenteen arteko aldizkako topateten bidez garatuko da, museoaren programak partekatzeko moduak eta ezagutzak bateratuko dituztenak. Topaketa horiei esker, gainera, museoaren, arte-sarearen eta komunitatearen (elkarteak, kolektiboak, zonaldeetako programak…) arteko loturak sendotu ahal izango dira.

NITIDOren lehen edizioak bitartekaritza artistikoan espezializatutako eragile kulturalen arteko topaketa bat proposatzen du, publiko gazteenen interesak eta horiek erakunde kulturalekin dituzten harremanak aztertu dituztenak.

Komisariotza: Sara Berasaluce, museoaren ardurarunekin elkarlanean.

EGITARAUA

Irailaren 23an, ostialean

  • 11:00 - 11:30 – Jardunaldien aurkezpena. Sara Berasaluce eta Charo Garaigorta.
  • 11:30 - 12:30 –Desmusearen hitzaldi/ekintza (Clara Harguindey eta Daniel Pecharromán)
  • 12:45 - 14:00 –La Liminal-en ekintza. (Beatriz Martins eta Yolanda Riquelme)
  • Bazkaltzeko atsedenaldia
  • 15:30 - 17:00 – Solasaldi/ibilaldi/elkarrizketa Artium Museoko Hezkuntza taldearen eskutik
  • 17:30 - Xirou Xiaoren ekintza/performancea

Desmusea Clara Harguindeyk eta Daniel Pecharromanek osatzen duten talde artistiko eta kultur bitartekaritzakoa da. Beren lanetan museoetako eta kultura-erakundeetako bildumak bereganatu eta proiektu digitalen bidez haiei buruzko kontakizun berriak artikulatzen dituzte.

La Liminal 2015ean Beatriz Martinsek eta Yolanda Riquelmek sortutako Kultur bitartekaritzako kolektibo bat da. Hiriari eta publikoari buruzko zenbait kezka —baita diskurtso ofizialek hiri-espazioen eta haien historiaren inguruan ematen dituzten kontakizunen ingurukoak ere— beste pertsona batzuekin partekatzeko gogotik sortu zen Kolektibo hori.

Arte Ederretan lizentziaduna (Guangzhou, Txina) eta Gizarte eta Kultura Erakundeetako Arte Hezkuntzan masterduna (UCM), Xirou Xiao artista, hezitzailea, ikertzailea eta kulturarteko eta arteko bitartekaria da. Liwai Acción Intercultural elkartearen sortzaileetako bat, Txinako diaspora sarearen koordinatzailea Espainian, eta MA∞ kolektiboaren sortzailea da.

artium.eus/

Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2022(e)ko Irailak 23
  • Ordutegia11:00-19:00
  • Lekua Artium
    Francia, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Artium

Non

Euskadi, auzolana