Sopela Kosta Fest 2022

Sopela 2022(e)ko irailaren 23(e)tik 2022(e)ko irailaren 25(e)ra
  • Sopela Kosta Fest 2022

Irailaren 23tik 25era, Sopela Kosta Fest jaialdiak berriro ere agur esango dio udari natura, surfa eta kultura uztartuz, publiko guztiei zuzendutako jardueren egitarau anitza batekin.

Zentzu honetan, musika arloan, Mafalda, Kerobia, Akatz, Vulk eta Sua (irailaren 23an) eta Chica Sobresalto, Nativa, The Lizards, Anita Parker eta J Martina (irailaren 24an) osatuko da edizio honetako kartela.

Larunbatean, hilak 24, herriko Burdinezko Gerrikoaren aztarnetara bisita gidatu berri bat ere egingo da, baita La Huella del Meteorito izeneko geoturismoko ibilbide gidatua eta Flysch labarretara bisita gidatua ere (igandea 25). Bisita horietako edozeinetan parte hartzeko interesa dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute.


Egitaraua gai anitzeko jarduerekin osatuko da, hala nola, Sopelako II Argazki Lehiaketako erakusketa, Kalistenika eta Parkour tailerrak, “Eraiki mikroskopioa zure smartphonerako eta ezagutu dafnia”, hareazko eskulturak egitea, “Loreak sortzen”, Tai txi eta ekialdeko praktikak, “Bioblitz” edo haurrentzako sormen tailer desberdinak, baita Escape room bat, marmitako lehiaketa edo “Glubs” kale antzerkia.

Programatutako jarduera ezberdinetarako izena emateko aukera izango da www.sopelakostafest.com webgunean irailaren 12tik 20ra.

 

 

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana