Bi bikote dira protagonista: hiru aristokrata eta haien ahuleziei etekina atera nahi dien bizizale bat. Klasistak eta arrazistak dira, friboloak eta bihozgabeak, hipokritak, hutsalak eta egoistak. Harrapakari gisa jarduten dute, ez dute ez printzipiorik ez mugarik, baina bai beldurra: mespretxatzen dituzten koitaduak elkartu eta eraso egingo ote dieten beldur dira. Haien umorea sarkasmoa da, haien ironia amorrua. Barregarriak dira, baina baita arriskutsuak ere. Eta, guztiaren gainetik, zoritxarrekoak dira, denetik eduki arren hutsik daude. Bi bikote dira protagonista: hiru aristokrata eta haien ahuleziei etekina atera nahi dien bizizale bat. Klasistak eta arrazistak dira, friboloak eta bihozgabeak, hipokritak, hutsalak eta egoistak. Harrapakari gisa jarduten dute, ez dute ez printzipiorik ez mugarik, baina bai beldurra: mespretxatzen dituzten koitaduak elkartu eta eraso egingo ote dieten beldur dira. Haien umorea sarkasmoa da, haien ironia amorrua. Barregarriak dira, baina baita arriskutsuak ere. Eta, guztiaren gainetik, zoritxarrekoak dira, denetik eduki arren hutsik daude.