Euskal Kulturgintzaren Transmisioan aditu ikastaroa

Aretxabaleta Irailaren 24(e)tik maiatzaren 13(e)ra
  • Euskal Kulturgintzaren Transmisioan aditu ikastaroa

XXI. mendeko galdegaiei begira, euskal kulturgintzaren transmisioa ipar duen formazio-eskaintza da hau. Ibilbide luzeko graduondo honetatik 330 bat kulturgile igaro dira beren irakaspenak ematera eta beste horrenbeste ikaslek kultur proiektu anitzak garatu dituzte.

Bederatzigarren edizioan sortzaile ugari etorriko dira beraien proposamen eta gogoetak gurekin partekatzera. Arreta eskainiko diegu ondoko gaiei:

  • Mundu mailako aro aldaketaren baitan nola gaude? nola dago euskal kultura? zein balio du herrien ondare kulturalak gaurko testuinguruan? nolakoa da gaurko berben ondoezek sortzen duten hiztegia? zertaz gogoetatzen dute euskal artelanetako pertsonaiek?
  • Euskal kulturgintzaz pentsatzeko behar ditugun oinarriak: ideologiak, herritarren memoriak, emozioak, komunitate sortzaileak
  • Hiriaren baitan nola errepresentatzen da euskaltasuna? nolako errepresentazioak sortu ditu hiritik pentsatutako arteak? eta hiritik pentsatu duten intelektualek? zer erakusten digu euskal kulturaz hirien historiak?
  • Zer da “kanpotik” dakarguna euskal kulturara? Demagun zer da euskarara itzultzen duguna? nola erabiltzen dugu itzulpenen TRANS izaera? zein narratiba berri dakartzate kulturgintzara Euskal Herrira etorri diren hiztun berri sortzaileek?
  • Nolako jolas multifokalak sortu litezke hainbat kulturgileen artean?
  • Mugen geografian dagoen eragin indarretik zer ikas genezake? Demagun, ipar/hegoan kokaturiko Kanaldude zein  Agerraldia proiektuetatik, Zuberoako eta Gipuzkoako kulturgintzan aldi berean ari diren sortzaileengandik? Kazetaritza eta sorkuntzaren territorioak zeharkatzen dituztenengandik? Edota barne migrazio geografiko eta korporalak esperimentatzen dituztenengandik?

Gainera, aurreko edizioetan berariaz landu genituen hainbat gaitan sakontzen jarraituko dugu: adibidez, familia bidezko kultur transmisioan edota euskal kulturgintzaren ekosisteman.

Asteburuko aurrez aurreko saio guztietan uztartuko dira atal teoriko-praktikoak eta ludikoak.

mondragon.edu

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana