Hiriko Soinuak 2022: FINALA

Barakaldo 2022(e)ko Irailak 24
  • Hiriko Soinuak 2022: FINALA

Barakaldoko Udalak sustatutako Hiriko Soinuak musika lehiaketaren laugarren edizioak baditu finalistak. Hauek izango dira sari nagusirako hautagaiak: Kaserna, rock eta reggae, funk edo elektronika soinuen fusioa egiten duen seikote bizkaitarra; Txopet, Godoys, Chakka edo Keniama taldeetako kideekin genero ezberdinak nahasten dituen hirukotea; eta Wreck Totem, Bizkaitik datorren taldea, 70eko hard rock stonera egiten duena.

Honako hauek izango dira Barakaldoko artista onenaren saria irabazteko hautagaiak: Aura Veil, muturreko metala, progresiboa eta rock alternatiboa oinarri duen proiektua, post rock giroko soinuak sortzeko; Cvrrx Gvng, Markel Carregal gaztearen proiektua, rap eta trap estiloen zale amorratua; eta Lorreine, energiaz eta alaitasunez beteriko pop-rock laukotea.

Azkenik, hauek izango dira Berdintasun sarirako hautagaiak: Deñe, 18 urteko kantautore azpeitiarra; Lola Guerricaechebarria, Astrabuduatik datorren 22 urteko poeta, rapegile eta kantautorea; eta Mad, Maddi Gaminde 19 urteko gaztearen proiektua.

Finala irailaren 24an, larunbatez, izango da, Barakaldoko San Bizente parkean, doako sarrerarekin. Hiriko Soinuaken laugarren edizioko lau talde irabazleen izenak, Euskara kategoriakoa barne, finaleko kontzertuen ostean jakinaraziko dira.

Irabazleek urriaren 21 eta 22an Barakaldoko Herriko plazan egingo den Hiriko Soinuak festibalean joko dute, Los Enemigos (ostirala 21) eta Ilegales (larunbata 22) kartel buru direla.

Epaimahaia Eneritz Furyak artistak, Jon Asier Zubelzuk (Gaua Estudioko soinu teknikari titularra), Nerea Canterok (Barakaldoko Udaleko Kultura zinegotzia) eta Gotzon Uribek (Bilboko Kafe Antzokiko programatzaile eta sustatzailea) osatuko dute. Hiriko Soinuak lehiaketaren laugarren edizioak 141 musika proiektu izan ditu izena emanda, 2021ean 129 izan ziren bitartean.

HIRIKO SOINUAK 2022 FINALA
Larunbata, irailak 24
Barakaldoko San Bizente parkea

18.00 Ateak irekitzea
18.30 Cvrrx Gvng
19.00 Mad
19.30 Wreck Totem
20.00 Lorreine
20.30 Txopet
21.00 Deñe
21.30 Kaserna
22.00 Lola Guerricaechebarria
22.30 Aura Veil
23:00 Epaimahai kideen deliberazioa eta 2022ko irabazleen iragarkia
23.30 Amaiera

BIBA!

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Irailak 24
  • Ordutegia18:30
  • LekuaSan Bizente Plaza

    Barakaldo
  • ZenbatekoaDoan

Non

Euskadi, auzolana