MAPAMUNDISTAS 2022: "Guaca" + "Ibaian barna galduta"

Villava/Atarrabia 2022(e)ko Irailak 24
  • MAPAMUNDISTAS 2022: "Guaca" + "Ibaian barna galduta"

MAPAMUNDITARRAK jaialdiaren 16. edizioaren barruan.

  • Guaca

Alfonso Borragánek Guaca edo Altxorra izeneko bideo-saiakera aurkeztuko du. Narrazioak Arga ibaian pilatutako altxor-zatien eta ur-korronteak eramandakoen arteko harremana imajinatzen du. Ibaiaren islen irudien eta aurkitutako objektuen 3D irudien bidez eraikitako pieza bat da.

 

  • Ibaian barna galduta

Bideoa eta performancea lotzen dituen proposamen honetan, Joana Capellak & Roc Domingok dokumentatzen dute bi izaki bakartiren erromeria bitxia, ibaiaren ibilguari jarraituz eta arte-zentro bat eta hondakin-zentro bat zeharkatuta.

 

Alfonso Borragánek (Santander, 1983), Joana Capella Buendiak (Sant Fost de Campsentelles, 1990) eta Roc Domingo Puigek (Lleida, 1992) arte-egonaldia egin zuten Uharte zentroan, Zeharkako Estetikak programaren barruan, zeinaren 5. edizioak ibaiak ardatz izan zituen.

Topaketaren iraupena, gutxi gorabehera: 1 h 30 min


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2022(e)ko Irailak 24
  • Ordutegia12:00
  • LekuaSan Andres Errota
    Villava/Atarrabia

Non

Euskadi, auzolana