Guggenheim Museoaren 25. Urteurrena: "Francisco Escuderoren 3 Sinfonia"

Bilbao 2022(e)ko Irailak 25
  • Guggenheim Museoaren 25. Urteurrena: "Francisco Escuderoren 3 Sinfonia"

Museoaren 25. Urteurrena dela-eta, Francisco Escuderoren (1912-2002) 3. Sinfonia (Sinfonia mitikoa) interpretatuko da, ezbairik gabe Gipuzkoako konpositorearen azken sormen-etapako obrarik garrantzitsuenetarikoa. Partitura honek erabilitako soinu- eta ahots-baliabideengatik ez ezik, musika eta literaturako elementu heterogeneoen —horietako asko euskal folkloretik datozenak— eta abangoardiako musikaren arteko fusio miresgarriagatik ere harritzen du. Euskal mitologian inspiratuta dago, zehazki, Jose Migel Barandiaranek bildutako kontakizunetan, eta obraren testua euskara hutsez idatzita dago.

Interpretatzaileak: Bilboko Koru Elkarteko Haur Abesbatza (zuzendaria: Jose Luis Ormazabal), Ensemble Kuraia (zuzendaria: Andrea Cazzaniga), Andoni Alemán (narratzailea); euskara hutsean.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana