DONOSTIA ZINEMALDIA 2022, AZKUNA ZENTROAN

Bilbao 2022(e)ko irailaren 26(e)tik 2022(e)ko urriaren 2(e)ra
  • DONOSTIA ZINEMALDIA 2022, AZKUNA ZENTROAN

Azkuna Zentroak, Bilboko Udalaren Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, "Donostia Zinemaldia Azkuna Zentroan" programaren edizio berri bat aurkeztu du gaur goizean Azkuna Zentroan.

Aurkezpen prentsaurrekoan, José Luis Rebordinos, Zinemaldiko zuzendariak, Fernando Pérez, Azkuna Zentroko zuzendariak, eta Laura Rubiolak, Suro filmeko produktoreak, parte hartu dute.

Zine eta ikus-entzunezkoen programazioaren esparruan, eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiarekin lankidetzan, Azkuna Zentroak Zinemaldian aurkeztu diren filmen aukeraketa bat proiektatzen du urtero, Zinemaldia itxi ondoren.

Hitzordua aste honetan izango da, irailaren 26tik, astelehena, urriaren 2ra arte, igandea, eta Zinemaldiaren azken edizioko parrillaren erakusketa txiki bat biltzen du.

Aurten, zikloak zuzendari ospetsuen eta talentu berrien pelikulak dakartza, baita umeentzako pelikulak ere, egungo zinema eta ikus-entzunezko ekoizpena belaunaldi gazteenengana hurbilduz.

Urriaren 1ean, larunbata, eta 2an, igandea, goizeko zinea izango da, euskarazko animaziozko bi filmekin, eta arratsaldeko bi saio publiko orokorrarentzat.

Sarrerak salgai daude Golem-en webgunean eta Zentroko zinema-leihatiletan 5 euroan eta 4 euroan AZ txartelarekin.

FILMAK

Zikloa gaur arratsaldean hasiko da, Zinemaldiko Sail Ofizialean parte hartu duen Mikel Gurrea zuzendari donostiarraren Suro opera primarekin. Zinemaldiko Sail Ofizialean eta Euskal Zinemaren Irizar Saria jaso du. Vicky Luengo eta Pol López dira protagonistak, eta istorioak kontatzen du nola ur gainean ateratzeko, bikote batek erreaktibatu egiten duen heredatu berri duen kortxo-ustiapen zaharra.

Sail Ofizialetik nerabezarora hurbiltzen diren bi film ere aurkezten dira: Christophe Honoréren Le lycéen, doluaren onarpenari buruzko istorio hunkigarria. Paul Kircherrek, filmaren protagonista, Interpretazio nagusi onenaren Zilarrezko Maskorra; eta La maternalPilar Palomerok idatzia eta zuzendua, ama ezkongabeentzako zentro batean barneratutako nerabe haurdun bati buruz. Filmeko aktoreak, Carla Quilezek, Interpretazio nagusi onenaren Zilarrezko Maskorra jaso du.

Zinemaldiaren edizio honetan parte hartu duten zuzendari berrien artean, Bilbon aurkeztuko da Grand Marin, Dinara Droukarova errusiar aktorearen eskutik. Catherine Poulainen izen bereko eleberrian oinarritutako filma da, tradizioz maskulinoa izan den mundu batean bere askatasunaren bila dabilen emakume bati buruzkoa.

Aurtengo Perlak saileko zintek frantses kutsu nabarmena dute. François Ozonek, Zinemaldian ohikoa denak, Peter Von Kant aurkeztuko du, R.W. Fassbinderren Las amargas lágrimas de Petra Von Kant-en remake oso pertsonala.

Louis Garrel ere itzuli da, oraingoan L 'innocent, Canneseko jaialdiaren azken edizioan lehiaketaz kanpo aurkeztu zen komedia erromantikoarekin.

Mia Hansen-Løveren presentziak osatuko du Un beau matin istorioarekin, bizitzaren iragaitearen isla xume eta txikia, bere argi eta itzalekin Besteak beste, CorsageMarie Kreutzer zuzendari austriarrak Sisi, enperatriz errebeldea, berbisitatzen du; eta Tori et LokitaJean-Pierre eta Luc Dardenne anaiek emigrazioa eta protagonistak elkartzen dituen adiskidetasun solidarioa agerian uzten dute.

“Donostia Zinemaldia Azkuna Zentroan” zikloak haurrentzako eta familientzako bi saio izango ditu asteburu osoan zehar. Toby Genkelen Oltxiak animaziozko film luzea da, gizakien, zaborra maite duten munstro berdeen eta dragoien arteko adiskidetasun eta elkartasunari buruzko istorioa; eta Kevin Costelloren Tom & Jerry, telebistako telesail klasikoan oinarritua.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana