MarraziOak 2022

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko irailaren 26(e)tik 2022(e)ko irailaren 30(e)ra
  • MarraziOak 2022

2022ko irailaren 26tik 30era burutuko den MarraziOak Ilustratzaile Topaketen XIV. edizioaren deialdia.

Aurten, tailerraren gidariak Elena Odriozola eta Gustavo Puerta izango dira. “BIZITZA LIBURU ILUSTRATUAK EDITATZEN KONPLIKATZEKO ARTEA” goiburupean, edizioa izango da tailerraren ardatza. Edizioa, ordea, artisauaren ikuspuntutik begiratua eta bidean topa daitezkeen arazoak aintzat hartuko dituzte.Azken urteetan bezala, Undermount-en (* Aita Orkolaga pasealekua 46, Igeldo, 20008, Donostia) burutuko da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Zuzendaritzaren laguntzari esker.

Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 18:00etara bitarteko ordutegi jarraitua izango du tailerrak, tartean, bazkaltzeko ordubeteko atsedena egingo delarik.

Guztira 10 ilustratzailek izango dute MarraziOak-eko 35 orduko formazioa doan jasotzeko aukera. Parte hartu nahi dutenek dokumentazio arruntaz gain, beste hiru ilustrazio hauek egin eta bidali beharko dituzte administrazioa@galtzagorri.eus–era:

Deialdian zerrendatutako kultura ezberdinen obra klasiko bat aukeratu, eta AZALA, KONTRAZALA ETA BIZKARRA–lomoa– egin beharko dituzte. Aurkeztutako lanak ikastaroan zehar lanerako erabiliko dituzte.

Dokumentazioa bidaltzeko azken eguna ekainaren 30a izango da. Aukeratutakoei uztailaren 11ko astean erantzungo zaie.

Informazio guztia.

Euskal Irudigileak

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2022(e)ko irailaren 26(e)tik 2022(e)ko irailaren 30(e)ra
  • Lekua Undermount
    Orkolaga Pasalekua, 46 (Igeldo)
    Donostia-San Sebastián
  • Web Undermount

Non

Euskadi, auzolana