Ja! Bilbao 2022 - Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia

Bilbao 2022(e)ko irailaren 29(e)tik 2022(e)ko urriaren 9(e)ra
  • Ja! Bilbao 2022 - Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia
    Egilea: Javier Jaén

2022ko Umorezko Literaturaren eta Artearen Jaialdia irailaren 29tik urriaren 9ra izango da Bilbon.

Asteartea eta hamahiru batean aurkeztuko da Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Ja! jaialdiaren hamahirugarren edizioa. Jaialdia hasteko bi aste baino ez dira falta, eta zuzendariek, Juan Basek eta Carolina Ontiverok,
“jaialdia geure buruari, zorte txarrari eta zenbaki horri lotutako superstizioari barreeginez ospatu” nahi dute.

Horregatik, dena eman da, eta katu beltz guztiak jarri dira, edizio berriak interesa piztu eta ahalik eta gehien gozarazteko. Jaialdia irailaren 29tik urriaren 11ra egingo da, eta egitarauak, hain justu, 13 ekitaldi biltzen ditu. Badaezpada ere, kontuan hartu dugu Raquel Sastre umoristak Naukas Bilbaon "Zientzia, eszeptismoa eta umorea" jaialdiarekin kolaborazioan emango duen saioa, eta, horrela, 14 ekitaldi zenbatu.

Raquel Sastre Superstizioari buruz jardungo da ostiral honetan (hilak 16), Euskalduna Jauregian. Aurten ere, BBK Salako agertokiari aurrea hartuko dio. Irailaren 29an, Aloma Rodríguezek Caitlin Moran elkarrizketatuko du. Idazle britainiar ospetsu honek literatura, feminismo ortodoxoa eta zuzentasun politikoa aztoratu zituen ‘Cómo ser mujer’ eleberriarekin. Nazioarteko fenomeno literarioa izan zen. ‘Más que una mujer’ da bere azkeneko eleberria. Helduaroan idatzi du, eta bere best seller-aren jarraipentzat jo da. Gai desberdinak jorratzen ditu, horien artean denboraren joanak eragindako kalteak, haren alaba nerabearen elikadura- nahasmendua, betiko bikotearekin sexu-harremanak eta nola egin berrogei urte bete eta bizirik ateratzeko.

Biharamunean (hilak 30, asteartea), Itziar Lazkano eta Ramón Barea, ‘Cómicos de la Legua’ lehen euskal antzerki-talde independentearen sortzaileak, izango dira protagonistak. Urriko lehen egunean egingo da Ja! 2022ko lehen programa bikoitza. Javier Cansadok eta Carlos García Gualek hasiko dute. Bikote ezohikoa da, baina egonkorra, eta epikurotarrak, sinposioak eta armonian bizitzen jakitea izango dituzte hizpide. Ziurrenik, epikurotarren printzipioa azalduko digute: «Jakituriak bizipoza lortzeko erabiltzen dituen bitarteko guztietatik laguntasuna da altxorrik handiena».

Ondoren, Jimina Sabadúk, Alberto Olmosek eta Mercedes Cebriánek narrasa eta txepela izatea zer den eta bien arteko kontrakotasun eta antzekotasunak aztertuko dituzte. Hitzorduan, anbar koloreko Duralex katiluetan ateratako tea eta ‘Sonrisas y lágrimas’ filmeko abestiak nagusituko dira. Egitarauaren lehen zatia igandean (urriak 2) amaituko da. Saio bikoitza izango da: batetik, ‘Kax, kax, kax!’ euskal ikuskizuna, non Katixa Agirrek eta Maite Larburuk kantu eta ipuin, letra eta abesti errezitaldia eskainiko diguten. Ekitaldia amaitu aurretik, Diego San José eta Jorge Guerricaechevarría eszenaratuko dira. Komedia-gidoirik onena idazteko amarruak, aholkuak, esperientziak eta zalantzak argituko dituzte. Eta, izan ere, film luzeak idazteko abilezia erakutsi dute jada. Horien adibide dira ‘El día de la bestia’, ‘Muertos de risa’, ‘Ocho apellidos vascos’ eta ‘Fe de etarras’.

EGITARAUAREN BIGARREN ZATIA

Urriaren 7an (ostirala) hasiko da egitarauaren bigarren zatia. Umorera eta literaturara joko dute jantzia eta herrikoia bat egiten saiatzeko. Arratsalde horretan, Ja! jaialdia Bizkaia Aretoaren Mitxelena Entzunaretora lekualdatuko da. ‘Gatomaquia’, Lope de Vegaren poema burleskoaren izenburupean, Gonzalo Tornék eta Laura Fernándezek hizpide izango dituzte egile askok fikziozko pertsonaia bihurtutako katuak, literaturan zein beste arteetan, eta nola katu gaixoek egile horiexen bizikide izatea pairatu behar izan duten. Ondoren, Manuel Vilas idazleak José María Merino egile ospetsua (bereziki ipuinena) eta Hizkuntzaren Errege Akademiako kidea elkarrizketatuko du.

Urriaren 8an (larunbata), Imanol Ituiñok ‘Zur eta lur’ ikuskizuna estreinatuko du. Magiaz beteko du eszenatokia, eta, geroago, Rodrigo Cortés eta Jonathan Coe izango dira protagonistak. Lehenak laster argitaratuko du ‘Verbolario’ izeneko hiztegi satiriko, umoristiko eta poetikoa. Horri buruz arituko da hizketan Jesús García Calero kazetariarekin. Coek duela gutxi argitaratu du ‘El señor Wilder y yo’. Idazleak sinesgarritasun handia eman dio nobelako protagonista den Billly Wilder-i, eta bere hiru zaletasunak bat egin ditu: literatura, zinema eta musika. Horri guztiari buruz arituko da hizketan, ingelesez, Rodrigo Fresán idazlearekin.

Aurten ere ez da jaialdiko atal finkoa faltatuko. Gonbidatu batek bere umorezko hamar sekuentziarik gustukoenak aukeratuko ditu, eta Juan Basekin haiei buruz arituko da hizketan, pantailan ikusten diren bitartean. Urriaren 9an (igandea), bizi den artean zinemazalea izango den Rosa Belmonteren txanda izango da.

Oraingoan, egitaraua ez da igande batean amaituko, astelehenean baizik. Txani Rodríguez eta Eduardo Halfon izango dira ekitaldiko protagonistak, eta beren literatura-estiloak eta umorearekiko ikuspegiak izango dituzte hizpide.

JAVIER JAENEN LEHENENGO ATZERABEGIRAKO ERAKUSKETA

Urriaren 12tik (asteazkena) azaroaren 4ra (ostirala), Javier Jaén berak gainbegiratutako lehenbiziko atzerabegirako erakusketa egingo da, ‘Primer asalto’ izenburupean (sarrera doakoa da, ez da gonbidapenik behar). Halaber, urriaren 1etik 31ra, Bilboko metroko hiru geltokietan (Abando, Moyua, Alde Zaharra) egilearen hamar irudi ikusiko dira, tamaina handian. The New York Times, The New Yorker, The Washington Post, La Vanguardia, El País, Random House Mondadori, Planeta, Vueling Airlines, Unesco eta Greenpeace taldeentzat lan egin duen ilustratzaile eta diseinatzaile grafikoaren lana ezagutzeko aukera bikoitza dago, hortaz.

Umorezko Literaturaren eta Artearen Jaialdiko jarduera guztiak doakoak dira. Irailaren 24tik aurrera jaitsi ahal izango dira webetik BBK Salan eta Mitxelena Entzunaretoan sartzeko gonbidapen zenbatuak (www.jafestival.com).

Ja! jaialdiaren 13. edizioak logotipo eta web berriak ditu. Jaialdiko protagonistak eta ekitaldiak podcast eta bideoetan ikus daitezke, eta, izan ere, 2010ean sortu zenetik egindako ibilbidea erakutsi nahi zen.

Edizio hau Fernando Marías gure lagun maiteari eskaini nahi diogu. Idazlea, jaialdiko ohiko kolaboratzailea eta epikurotarra zen. Zorte txarrak harrapatu zuen ordea, eta otsailaren 5ean hi zen.

Ja! Bilbao

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana