Asteklima 2022: “NANUK, EL ESQUIMAL” proiekzioa JUANTXO ZEBERIO pianojolearen zuzeneko musikarekin

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko Irailak 30
  • Asteklima 2022: “NANUK, EL ESQUIMAL” proiekzioa JUANTXO ZEBERIO pianojolearen zuzeneko musikarekin

Asteklima 2022ren barruan.

Zine mutuko filma, Juantxo Zeberio pianistaren musikarekin zuzenean. Oso dokumental goraipatua, aitzindaria eta eredugarria, Artikoko Inuit familia baten bizi-baldintza gogorrak kontatzen dituena. Robert J. Flaherty antropologo, esploratzaile eta kartografoak, Nanook eskimalaren eta bere familiaren egunerokotasuna filmatzera joan zenean, Hudsongo Badian (Kanada), XX. mendeko hogeiko hamarkadaren hasieran, bizi den herri honen errealitatea jaso zuen. Zinemaren historiako lehen film luze dokumentala izateaz gain, onenetakoa dela ere esaten da.

 

 

asteklima.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana