"DINAMIKA BANKUA. HIRI-ALTZARI ARTISTIKOA" erakusketa

Pamplona/Iruña 2022(e)ko irailaren 30(e)tik 2022(e)ko azaroaren 30(e)ra
  • "DINAMIKA BANKUA. HIRI-ALTZARI ARTISTIKOA" erakusketa

Iruñeko 72-22 Topaketen barruan. 

 Urrian eta azaroan Ziudadelako lorategietan ikusgai egonen da Marta Elía artistak sortutako hiri-altzarien proposamen artistikoa, Iruñeko Topaketak (1972 – 2022) programaren barruan. ‘Dinamika’ bankua da, hiri-altzariko pieza bat, espazio publikoan kulturen arteko topaketara gonbidatzen duena, jolasaren bidez eta gizarte-dinamiketan oreka bilatuz.

SEI elkartearen (migrazio-prozesuetan laguntzeko zerbitzu espezializatua) eta MARTA ELÍA artistaren proposamena da, ikerketa eta parte-hartze sozialeko prozesu batean sortutakoa, Antartika Kultur Containerren partaidetzarekin.

DINAMIKA bankua

Hiri-altzaria, artea eta gizartea uztartzearen ondorioz eta komuna dena bilatzeko parte hartzeko prozesutik sortua. Topaketa eta harremanetarako diseinatua, espazio publikoa bizitzeko eta partekatzeko eta ingurune bizi bat garatzeko. Forma esferikoak eta hura erabiltzean sortzen den mugimenduak agerian utzi eta ikusarazi
nahi dute guztiok parte hartzen dugun gizarte-dinamiketan gertatzen den etengabeko oreka-bilaketa.

Proposamena esfera erdiko itxura duen egitura metalikoa da. Goiko aldean 2 metroko diametroa du, eta beheko aldean, 0,90 metroko diametroa. Guztira, metro bateko altuera du. Bankua zurezkoa da, 1,60 metroko diametrokoa, eta oinarriak errotula eta malguki bidezko mekanismoa du. Multzo osoak 95 kg pisatzen ditu, gutxi gorabehera.

Gizarte-dinamiketan parte hartzeko igotzeak eta kulturen arteko topaketara animatzeak batzuetan inpresioa eta bertigoa ematen ditu, baina zirraragarria da, eta pertsona guztiendako berdintasunezko oreka lortzen duzunean erosoa da, arrakasta komunaren sentsazioa sentitzen duzu.
Ez igotzea parte hartzeko aukera bat da, baina jokotik, jostaketatik kanpo geratuko zara, ez duzu bertigoa, ahalegina, izanen, baina ez duzu topaketarekin gozatuko.. Igoko al zara?


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko irailaren 30(e)tik 2022(e)ko azaroaren 30(e)ra
  • Lekua Ziudadela
    Armada etorbidea, z/g
    Pamplona/Iruña
  • Web Ziudadela

Non

Euskadi, auzolana