Ja! Bilbao 2022: "CÓMICOS DE LA LEGUA" hitzaldia

Bilbao 2022(e)ko Irailak 30
  • Ja! Bilbao 2022: "CÓMICOS DE LA LEGUA" hitzaldia

2022ko Umorezko Literaturaren eta Artearen Jaialdiaren barruan. 

Hirurogeita hamarreko hamarkadan, Bilbon ez zen antzerkirik egiten. Harik eta mundua aldatu nahian talentu handiko gazte-talde batek antzerkia jostaketarako eta aldarrikapenerako festa herrikoi bihurtu zuen arte. Bizilagun-elkarteek eta mugimendu sozialek bat egin zuten. Ramón Bareak bere anaiarekin, Pedro Barearekin, eta bikote artistikoarekin, Itziar Lazkanorekin, Cómicos de la legua sortu zuen. Bernardo Atxaga, Fernando Savater, Juan Carlos Eguillor eta Álex Angulo batu zitzaizkion. Joseba Sarrionandiak ere bat egin zuen. Hark idatzitako Olentzero surrealista bat antzeztu zuten Gabon-gau batez. Haurrak harri eta zur geratu ziren. Ramón Bareak eta Itziar Lazkanok gogoz jarraitzen dute antzerkigintzan, eta askotan, elkarrekin gainera. 2021ean, ‘El viaje a ninguna parte’ obra antzerkira egokitu zuten. Fernando Fernán Gómezek idatzitako obra honek omenaldia egiten dio komiko-lanbideari. Bareak, ‘El viaje a ninguna parte’ zuzendu eta antzeztu duenak, honela dio obrari buruz: «Antzerkigintzaren metafora bihurtu da; obra berdingabea eta errepikaezina da, eta, izan ere, saio bakoitzarekin berpiztu egiten da». «Gauza horiek ulertzeko bizi egin behar dira nahitaez. Ikusleari bidaiatzera gonbidatzen diogu. Gainera, guk bidaian aurrera jarraituko badugu ere, zuek nahi duzuenean jaitsi zaitezkete. Pozoitsua bada ere, antzerkia baino ez da… Eta, izan ere, antzerkia pozoitsua da. Goazen, autobusa aterako da eta!».

Descarga de invitaciones a partir del 24 de septiembre.

Ja! Bilbao

Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2022(e)ko Irailak 30
  • Ordutegia19:30
  • Lekua BBK Aretoa
    Kale Nagusia, 19-21
    Bilbao
  • ZenbatekoaGonbidapenarekin
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web BBK Aretoa

Non

Euskadi, auzolana