"Kalakan Lezeetan" (3 eguneko jaialdia Sarako kobetan)

Sara 2022(e)ko irailaren 30(e)tik 2022(e)ko urriaren 2(e)ra
  • "Kalakan Lezeetan" (3 eguneko jaialdia Sarako kobetan)

Kalakan Sarako kobeetara itzuliko da artista gonbidatuekin irailaren 30ean, urriaren 1ean eta 2an. Hau ez da euskal perkusionista hirukoteak Sarako kobetan eskaintzen duen lehenengo jaialdia. Hain zuzen ere, aurten seigarren aldiz joko dute bertan eta formatu bera mantenduko dute: KALAKAN ardatz izango duen hiru eguneko jaialdi bat, non beste artista eta lagun batzuek ere parte-hartuko duten; hori guztia, ingurune paregabe batean. Lehen edizioa 2015ean izan zen, eta aurtengoa berezia da, pandemia dela eta bi urteko etenaldiaren ondoren itzulera bat delako.

Edizio honetan, lehenengo egunean folk mirandarra izango da Trasga talde portugaldarraren eskutik. Bigarren egunean, larunbatean, Alexander Arkhincheev (Buriatia - Mongolia) musikaria igoko da agertokira, eta jaialdiari amaiera emateko, igandean, Naiade Abesbatza Irungo taldearen abesbatzen txanda izango da.

Folk musika, korala eta kantu difonikoa. Hiru ikuskizun desberdin izango dira, bains lotura komun bat izango dutenak. Guztiak ere toki oso berezi eta magiko batean eskeiniko dira: Sarko kobetan. 

Trasga Mirandese hizkuntzan jatorrizko musika sortzearekin konprometitutako talde mirandarra da (Miranda do Douro, Portugal).

Bost multiinstrumentistaz osatuta, euren errepertorioa "erromantze" zaharrei erreferentzia egiten dieten letretan oinarritzen da, baina baita satira eta kritika sozialaren osagai handia duen beste gai batzuk ere.

Pieza instrumentalak ere biltzen ditu, gaita eta fraitarako bereziki eta hauetako batzuk gaur egun jada interpretatzen ditu gaiteroen belaunaldi gazteago batek, horiek euren errepertorioetan sartzen bait dituzte.

Trasgaren nortasun musikala taldearen jatorri testuingurukoak markatzen du, baina baita musika tresna garaikideek tresna zaharragoekin duten sormen nahasketek ere.

Danborra, bouzoukia eta biola beiroa Terra de Mirandako etnomusikologiaren parte diren tresnekin batera bizi dira, hala nola gaita, fraita, zanfona, xaramela eta rebec.

Alexander Arkhincheev Irtkutsken bizi den multi-instrumentista, abeslaria eta erakaslea. Siberiako landa eremuan hazi zen eta Ulan-Ude-n ikasi zuen musika nun Buriatiar Kantu eta Dantza Antzoki Nazional ospetsuak deskubritu zuen.

Buriatiar kulturaren defendatzaile nekaezina izan da kantu difoniko abeslari ospetsua, nazioartean bira eginez eta sari ainitz irabaziz Errusian, Mongolian eta Hego Korean. Gainera, herriinstrumentu askoren maisua eta irakaslea da, besteak beste, morin huur (bibolina), ikh huur (baxua) eta tobshuur (lautea).

Gaur egun, Alexander SHONOren talde-zuzendaria eta moldatzailea da, antzinako uliger (mito epikoak) musika tradizionalaren eta mogoliako musika tradizionalaren eta rock instrumentazio garaikidearen ikuspegitik berregiten dituen talde ospetsua.

Irungo Nayade Abesbatza 1997ko abenduan sortutako ahots txurien abesbatza da. Gaur egun, Alaitz Urkia Rodriguezen zuzendaritzapean, 30 koralista inguruk osatzen dute.

Bere errepertorioa anitza da. Garai eta nazionalitate ezberdinetako musikagileen pieza folkloriko eta polifonikoak jasotzen ditu, gaur egungo euskal konpositoreen lanak ahaztu gabe.

Jasotako sarien artean, azpimarratzekoak dira lehenengo saria eta publikoaren saria Zumarragako Antiguako lehiaketan, bere hirugarren edizioan.

Bere ibilbidean zehar, Nayadek kontzertuak eman ditu formatu handietan, Musika Hamabostaldian parte hartzen edo Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin lankidetzan baita formatu txikiagoetan ere, bertako bakarlari gazteekin. Obra berrien sorkuntza enkargatu du eta hainbat diskotan parte hartu du. Bi diska ekoiztu ditu, lehenengoa 2003an eta azkena, “Printzak”, aurten bertan.

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko irailaren 30(e)tik 2022(e)ko urriaren 2(e)ra
  • LekuaSara
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana