Ondarearen Europako Jardunaldiak 2022: "ONDARE JASANGARRIA"

Bilbao 2022(e)ko urriaren 1(e)tik 2022(e)ko urriaren 31(e)ra
  • Ondarearen Europako Jardunaldiak 2022: "ONDARE JASANGARRIA"

Ondarearen Europako Jardunaldiak herritarren parte hartzera bideratutako ateak zabalik dauden egunak dira; hauek 1991tik urtero antolatzen dira Europako Kontseiluaren ekimenez eta Europar Batasunarekin lankidetzarekin.

OEJek europar guztien ondarea sustatzea, kulturarteko elkarrizketa bultzatzea eta gizarte ondarea babestearen garrantziaz sentsibilizatzea dute helburu, hizkuntzen eta kulturen aniztasunetik haratago.

ONDARE JASANGARRIA

2022an, Ondarearen Europako Jardunaldietan Ondare Jasangarria ospatuko da. Ingurumen-aldaketaren, Europako askotariko kultura-ondarearen eta NBEko 2030erako garapen jasangarrirako helburuen testuinguruan partekatutako gaiak bai pertsonengan bai lekuetan jarriko du arreta: tradizioen jarraitutasuna eta ikaskuntzak, antolatzaileek eta bisitariek ingurumenarekiko errespetutsuagoak izateko egin ditzaketen urratsak eta ondare eraikiak eta natura-ondareak ere etorkizun jasangarriagoa lortzeko egiten duten ekarpena.

Ondarearen Europako Jardunaldiak – Bizkaia

Bizkaian, OEJk programazio egonkor baten parte dira, “klasiko” bat urteko kultur egutegian. Jardunaldi hauek urrian zehar ospatzen dira. Bisita gidatuek eta ibilbideek, erakusketek eta hitzaldiek, kontzertuek eta mota guztietako kultura-adierazpenek ematen diote forma herritarren eskura dagoen egitarau erakargarri eta era askotakoari.

Bizkaiak proiektu honetan 2001. urtetetik aurrera hartzen du parte. Ordutik, 21 edizio hauetan parte hartu du, lurraldeko kultura ondarearekin lotutako hainbat gai jorratuz.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2022(e)ko urriaren 1(e)tik 2022(e)ko urriaren 31(e)ra
  • LekuaBilbao

Non

Euskadi, auzolana