"Gidoi eta errealizazio zinematografikoa" ikastaroa

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko urriaren 2(e)tik 2023(e)ko apirilaren 11(e)ra
  • "Gidoi eta errealizazio zinematografikoa" ikastaroa

 Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak ikastaro berri bat estreinatuko du 2022-2023 aldirako. Gidoian eta errealizazio zinematografikoan hasteko ikastaro integrala da.

Bertan, film bat sortzeko prozesuaren elementu guztiak ezagutu ahal izango dira, literatura gidoitik filmaketara, teoriatik praktikara. Film labur baten gidoia egingo da, eta bertan parte hartzen duten pertsona guztien artean filmatuko da.

Astean behin emango da, urriaren 2tik apirilaren 11ra. Juan Ibarrondo idazle eta gidoilariak eta Zuriñe Sabando errealizadore eta dokumentalistak dinamizatuko dute.

20 plaza ditu, eta irailaren batetik aurrera hasiko da izena emateko aldia Kultura Etxearen web orrian: https://web.araba.eus/eu/kultura/ignacio-aldecoa-kultura-etxea.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana