Ja! Bilbao 2022: "Kax-kax-kax!" errezitaldia Katixa Agirre eta Maite Larbururekin

Bilbao 2022(e)ko Urriak 2
  • Ja! Bilbao 2022: "Kax-kax-kax!" errezitaldia Katixa Agirre eta Maite Larbururekin

2022ko Umorezko Literaturaren eta Artearen Jaialdiaren barruan. 

«Kax-kax-kax! Nor da? Txiste baten hasiera.

Kax-kax-kax! Nor da? Urak botata munduratu naiz.

Kax-kax-kax! Nor da? Beste ate bat. Eta beste bat. Zer da bizitza? Ate-segida bat. Ate batzuk zabaldu egiten dira, beste batzuk ez. Noizean behin atalasean geratzen gara, atea gurutzatzera ausartu gabe.

Kax-kax-kax! Nor da? Ate bat gurutzatu dugu, eta oin bat trabatu zaigu. Zer dira ate birakariak? Behin eta berriz kontatzen diren txisteak.

Kax-kax-kax ala ja-ja-ja? Atea jo dut eta zabaldu egin da. Nor da? Barrutik joka ari nintzen».

Katixa Agirre eta Maite Larburu protagonistek ateak zabaldu eta inguratuko dituzte, abestien eta kontakizunen artean. Baina nork kantatuko du? Eta zer? Nork kontatuko du? Jakingura duenak beraiekin ateak gurutzatu eta barrura sartu beharko du.

Edo kanpoan geratu, badaezpada ere…

Espectáculo en euskera.

Descarga de invitaciones a partir del 24 de septiembre.

Firma de libros tras el acto.

Ja! Bilbao

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Urriak 2
  • Ordutegia18:30
  • Lekua BBK Aretoa
    Kale Nagusia, 19-21
    Bilbao
  • ZenbatekoaGonbidapenarekin
  • HizkuntzaEuskara
  • Web BBK Aretoa

Non

Euskadi, auzolana