Eibarko Udalak "Antzerki laborategia" tailerra antolatu du arte eszenikoen lanketa eta aukera herritarrei eskaintzeko asmoz. Aurrematrikula egiteko epea 2022ko ekainaren 27tik uztailaren 15era bitartean egongo da zabalik. Lau talde ezberdin egongo dira: LH 3., 4. eta 5. mailakoentzat; LH 6., DBH 1. eta 2. mailakoentzat; DBH 3., 4. eta Batxilergoko 1. eta 2. mailakoentzat; eta helduak.
Tailerrak Errebal plazan egingo dira, eraikinaren bigarren solariuan. (Elebitan)
Irakaslea: Irene Hernando
Tailerraren hasiera: urriak 4.
Tailerraren amaiera: urtarrilak 25.
Tailerrak astearte edo asteazkenetan izango dira.
LH 3., 4., 5. eta 6. MAILAKOENTZAT eta DBH 1. ETA 2. MAILAKOENTZAT.
Aukeran (adierazi zein ordutan nahiago duzun).
DBH 3., 4., BATX 1. ETA 2. MAILAKOENTZAT eta HELDUAK
Aukeran (adierazi zein ordutan nahiago duzun).
Prezioa: (urritik urtarrilera):
LH eta DBH 1-2:
DBH 3-4, BATX eta HELDUAK:
Ikastaroaren ordainketa: Ikasleei matrikularen zenbatekoa ordainketa bakar batean kobratuko zaie, erreziboa helbideratuta.
Ikasle kopurua: txanda bakoitzean, gutxienez 8 pertsona, gehienez 14.
Tailerren hizkuntza: ele bietan
Aurrematrikula: antzerki tailerrean izena emateko aurrematrikula egin beharko da ekainaren 27tik uztailaren 15era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan: https://formularioak.eibar.eus/eu/antzerkilaborategia2022-02
Aurrematrikula egiteko epea amaitutakoan behin-behineko zerrendak lortuko dira eta taldeen kudeaketa burutuko da.
Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), 2022ko uztailaren 20an.
Izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira.
Izena eman duten pertsonen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: uztailaren 19an 10:00etan. Zozketa era honetan egingo da:
Onartu diren pertsonen izenekin zerrendak egingo dira. Zerrenda horiek PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo dira 2022ko uztailaren 20an, 12:00etatik aurrera. Zerrenda horiek argitara ematen diren unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.
Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da. Ondoren adierazten den dokumentazioa tailerra egingo den lehen egunean aurkeztu beharko da: