BBK Udazken Soinuak 2022: Ginebras

Bilbao 2022(e)ko Urriak 6
  • BBK Udazken Soinuak 2022: Ginebras

BBK Udazken Soinuak 2022

Ginebrak taldea Magüik (gitarra erritmikoa eta ahots nagusia), Sandrak (gitarra bakarlaria eta bigarren ahotsak), Raquelek (baxua) eta Julsek (bateria) osatzen dute. Mundua jateko gogoa duten eta pop unibertso propioa sortu duten lau neska dira. Euren pop mundu hori osatzeko estatuko indiearen kutsua, letra autobiografikoak eta umore handiz eta kuadrillarteko hizkeraz lagundu dira.

2019. urtearen amaieran “Dame 10:36 Minutos“ argitaratu zuten, euren lehen EPa. Honek energiaz betetako lau kantu zituen, agertokietako ezinbesteko bandatzat berehala jarri zituztenak. “La Típica Canción“, “Todas Mis Ex Tienen Novio“,“Fan Emergente“ eta “Con Altura“ abestiaren haien bertsio pertsonala dagoeneko estatuan entzun ditzakegun klasikoetako batzuk bihurtu zaizkigu.

2020ko irailaren beren lehen LPa kaleratu zuten, “Ya Dormiré Cuando me Muera“ (Vanana Records), berehala hit bihurtu ziren abestiz betea. Dibertsio, dantza eta kolorez betetako diskoa da, argia eta sentsazio onak emateko datorrena eta prentsan urteko diskorik onenetako bat bezala nabarmendu dena, 2020ko estatuko pop-rock disko onenen TOP 4an dagoena El País-en arabera eta MIN Saria urteko pop-disko onenari jaso duena.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Urriak 6
  • Ordutegia20:30
  • Lekua BBK Aretoa
    Kale Nagusia, 19-21
    Bilbao
  • Zenbatekoa18 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web BBK Aretoa

Non

Euskadi, auzolana