MAPAMUNDISTAS 2022: "Il était une forêt (Bazen behin baso bat)"

Pamplona/Iruña 2022(e)ko Urriak 6
  • MAPAMUNDISTAS 2022: "Il était une forêt (Bazen behin baso bat)"

MAPAMUNDITARRAK jaialdiaren 16. edizioaren barruan.

  • Luc Jaquet
  • 2013, 1 h 18 min.
  • JB, gaztelaniazko azpitituluekin.
  • Edozein adinetako ikusleentzat.

Dokumentalaren eta animazioaren erdibidean dagoen film honetan, Luc Jacquet-ek ohian tropikalaren hazkundea kontatzen du. Baso handiak zazpi mende inguru behar ditu heldutasunera heltzeko. Hori da filmak proposatzen duen ibilbidea, basoaren bilakaeraren etapetan barna eta aparteko ekosistema hori osatzen duten guztiek duten rolari so. Filmak Francis Hallé botanista eta marrazkilariaren urratsak jarraitzen ditu. Emaitza bidaia samur bat da, gizakiarentzat zeharkaezina den mundu batean barna, bidaia didaktikoa eta poetikoa, eta, aldi berean, gogora ekartzen diguna deforestazioa gelditzeko premia.


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2022(e)ko Urriak 6
  • Ordutegia19:30
  • Lekua Iturramako Civivox-a
    Eskirotz, 24
    Pamplona/Iruña
  • ZenbatekoaAldez aurretik gonbidapena jaso behar da
  • HizkuntzaFrantsesa
  • Web Iturramako Civivox-a

Non

Euskadi, auzolana