Durango Uria margo lehiaketa

Durango 2022(e)ko urriaren 7(e)tik 2022(e)ko urriaren 16(e)ra
  • Durango Uria margo lehiaketa

OINARRIAK

1. Gaia: Librea

2. Parte hartzea: Librea

3. Teknika: Librea

4. Neurria: gutxienez 12F (61x50) gehienez 60F (130x97)

5. Artelanak sinadura, marko eta listoi barik aurkeztuko dira. Akuarelak metrakrilatoan eta/edo euskarri gogor batean aurkeztuko dira. Markoarekin eta/edo sinadurarekin eta/edo listoiarekin aurkeztutako artelanak erakusketan ipiniko dira, baina ez dira lehiaketan sartuko. 

6. Margolanarekin batera kortazal itxi batean egilearen datuak aurkeztu behar dira: titulua, izen deiturak NANzk, neurriak, helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa. 

7. Lan bakarra aurkeztu ahal izango da eta inoiz ere ez Durangoko beste lehiaketa batean aurkeztua, ezta beste edozein lehiaketatan saritua ere. 

8. Margolana noiz eta non aurkeztu: 2022ko irailaren 15etik urriaren 2ra. Tokia: Durangoko Arte eta Historia Museoan (San Agustinalde kalea, 16). Martitzzenetik barikura: 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. zapatuetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta domeketan eta jai egunetan 11:00etatik 14:00etara. Tel: 94 603 00 20.

9. Epaimahaia osatuko dute udaleko kultura saileko ordezkari batek, hainbat artista ospetsuk eta Museoko ordezkari batek. Epaimahaiak hartutako erabakia ezin izango da aldatu. 

10. Sariak:

  • 1a: 700 euro (legez dagozkion atxikipenak ezarriko zaizkio)
  • 2.a: 500 euro (legez dagozkion atxikipenak ezarriko zaizkio)
  • 3.a: 300 euro
  • Herriko onenari saria: 300 euro

11. Lehen Saria: diruaz gain, Durangoko Artisten Elkarteak irabazlea gonbidatuko du datorren urteko (2023) erakusketaren egutegian parte hartzera. 

12. Herriko onenari saria: sari honetako baldintzak izango dira Durangon bizitzea edota Durangaldeko Artisten Elkarteko bazkide izatea. 

13. Hautaketa eta sari banaketa urriaren 16an izango dira 13:00etan. Erakusketa zabalik egongo da urriaren 7tik 16ra Ezkurdiko Udal Erakusketa Aretoan. 

14. Saritutako margolanak egilearen esku geratuko dira. Udalak lehentasuna izango du margolan irabazlea erosteko. 

15. Erakusketan egondako obrak erakusketa amaitzen den egunean bertan jaso ahalko dira, ez aurretik egun horretan eroaten ez duten artistek aukera izango dure urriaren 18tik azaroaren 6ra, Durangoko Arte eta Historia Museoan artelanak jasotzeko. Epe horretan jasotzen ez diren artelanak antolatzaileen eskuetan geratuko dira. Garraio bidez iristen diren guztiak itzultzea garraioa zorretan dela egingo da. 

16. Margolanak hondatu, narriatu, lapurtu, galdu, erre, etabar egiten badira Durangaldeko Artisten Elkarteak eta Durangoko Arte eta Historia Museoak ez dute erantzunkizunik hartuko. 

17. Durangaldeko Artisten Elkarteak eskubidea izango du webgunean egoki ikusten dituen artelanen eta ekimenaren irudiak argitaratzeko. 

18. "Durango Uria" lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar. Arau hauek betetzen ez badira amrgolana lehiaketatik kanpo geratuko da.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana