Ignacio Aldecoa Kultura Etxeko haurrentzako ikastaroak

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko urriaren 7(e)tik 2023(e)ko martxoaren 24(e)ra
  • Ignacio Aldecoa Kultura Etxeko haurrentzako ikastaroak

Ignacio Aldecoa Kultura Etxeko Haur eta Gazte sailak urrian abiatuko diren haurrentzako ikastaroak aurkezten ditu. Ikastaroek haurrengan natura, zientzia, artea eta pentsamendu kritikoarekiko interesa piztea dute helburu.

Ikastaro hauek urrian hasiko dira eta Kultura Etxeko web orriaren bidez ekintzon saio ezberdinetara apuntatzeko aukera irekia dago. Izen-emateko modua eta ikastaro hauen gaineko informazioa nahi izanez gero hemen dago eskuragarri.

Ekintzok lau alorretan berezitua daude, eta gehientsuenak hilabetean behin egingo diren saioetan landuko dira:

  • Jakinmin, filosofia saioak haurrekin. Helburua haurren pentsamendu kritikoa, eztabaidatzeko eta elkarrizketan aritzeko ahalmena, munduarekiko harridura, eta gertakari ezberdinak ezbaian ahal izatea bultzatu nahi ditu. Saio hauek Jakinmin elkartearekin batera antolatu dira.
  • Florida Parkeko naturaz gozatzeko saioak.  Arabako Natur Institutuarekin elkarlanean Florida Parkeko hegazti eta landaredia ezagutzeko saio jostagarriak. Natura ezagutu, disfrutatu eta maitatzeko parada ederra.
  • Elhuyar Steam tailerrak. Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean haurrentzako zientzia saioak: sukaldezientzia, argiarekin jolasak, kriptografia irakurketak, fisikako eta kimikako esperimentu harrigarriak. Naturaren erraiak arakatu nahi?
  • Haurrentzako Komiki Kluba, Azucena Mongek gidatua. Irakurtzea eta marraztea gustuko izanez gero aukera paregabea haurren izaera artistiko eta ludikoa azaleratzeko, baita liburu irudidunen irakurketa adimentsua egiteko.
Euskadi, auzolana