San Fausto Jaiak 2022 Basaurin: egitaraua

Basauri 2022(e)ko urriaren 8(e)tik 2022(e)ko urriaren 16(e)ra
  • San Fausto Jaiak 2022 Basaurin: egitaraua

Basauriko Jai Batzordeak urriaren 8tik 16ra ospatuko diren San Fausto jaietako kontzertuen berri eman du. Aurtengo festetan, Guda Dantza (urriak 8, larunbata), Los Diablos (urriak 11, asteartea), Andy y Lucas (urriak 14, ostirala) eta Desakato (urriak 15, larunbata) arituko dira zuzenean, Herriko Taldeak jakinarazi duenez.

Udalak jakinarazi du, gainera, zabalik dagoela jada jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko deialdia. Lanak abuztuaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan. Kartel irabazleak 1.500 euroko saria jasoko du eta 300 euroko saria, berriz, tokiko diseinu onenarentzat izango da.

Txikienentzako kartel lehiaketari dagokionez, bi kategoria egongo direla adierazi dute (Txikiak eta Gazteak), sari ezberdinekin, hala nola Social Antzokiko zinemarako eta ikuskizunetarako sarrerak, Basauriko abentura anitzeko indoor parkerako sarrerak eta Basauriko saltokietan kontsumitzeko txartelak, besteak beste.

Bi lehiaketen oinarriak www.basauri.eus webgunean kontsulta daitezke.

Herriko Artisten Eguna urriaren 9an antolatuko dute. Bestetik, artisau gazteen azoka izango da urriaren 13an. Parte hartzeko, beharrezkoa da hurrengo dokumentazioa herrikotaldeak@gmail.com helbidera irailaren 11 baino lehen bidaltzea.

  • NAN-a
  • IAE-n izen ematea
  • Autonomoen azken ordainagiria
  • Artisau entitatearen ziurtagiria
  • Argazkiak edota salduko diren produktuen dokumentazioa.
eitb.eus

Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2022(e)ko urriaren 8(e)tik 2022(e)ko urriaren 16(e)ra
  • LekuaBasauri

Non

Euskadi, auzolana