BBK Artearen Ibilbidea: "Emakumeak museoan"

Basauri 2022(e)ko urriaren 11(e)tik 2022(e)ko urriaren 18(e)ra
  • BBK Artearen Ibilbidea: "Emakumeak museoan"

La Ruta del Arte BBK Artearen Ibilbidea dibulgazio artistikorako programak ibilbide berri bati ekingo dio Bizkaian. Proposamenaren gai nagusia emakumeek museoko bilduman duten presentzia da, artista eta irudikapen gai gisa.

Erakusketa horren hirugarren edizioa izango da, eta kalitate handiko artelanen erreprodukzioak jarriko dira espazio publikoetan, BBKren eta museoaren ekimen bateratuari esker, eta hurrengo hilabeteetan (maiatzetik azarora) erakusketa jasoko duten Bizkaiko 26 udalerrietako udalen lankidetzari esker.

Erreprodukzioekin batera, dagokion iruzkina agertuko da (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez). Iruzkina doan eskuratu ahal izango da QR kode baten bidez, zeinak aukera emango baitu audio-fitxategiak gailu mugikorretan deskargatzeko.

BBK Artearen Ibilbidea

2018tik aurrera, BBK Artearen Ibilbidea programak Bilboko Arte Ederren Museoko bildumaren aberastasuna eta kalitatea zabaltzen ditu bere aretoetatik harago, eta, aldi berean, herritarrak artera hurbiltzeko aukera errazten du. Oraingo honetan, helburu nagusi horri gehitu zaizkio emakumeak artean duen rola ardatz duten 40 artelan.

Hala, BBK Artearen Ibilbideak segida emango dio Ikuspuntuak proiektuari, zeinak, iazko urriaren eta aurtengo martxoaren artean, museoaren bildumako zortzi artelan aurkeztu dituen, genero-ikuspegitik berrinterpretatuta. Zortzi margolan horiek oraingo hautaketan sartu dira, eta haien azterketa egiteko Tamara García Iglesias zinemagileak ekoitzitako bideoak ikusleen eskura egongo dira berriz ere, QR kodeen bitartez

XV. mendean hasi eta gaur egunera arteko kronologia ardatz hartuta, margolanak, marrazkiak, kartelak eta argazkiak biltzen dira erakusketan. Horiek guztiek aukera ematen dute, alde batetik, artearen historian emakumea irudikatzeko izan diren moduei buruz hausnartzeko, eta, bestetik, deskubritzeko XIX. mendearen amaieratik aurrera, emakume artistek beraiek eman izan dutela, konbentzionalismoen kontra, munduaren eta bere buruaren ikuspegia.

Miriam Alzuri Museoko Arte Moderno eta Garaikideko kontserbatzaileak egin du proiektua, Hezkuntza eta Kultura Ekintza Saileko María Victoria Antoñanzasekin eta César Ochoarekin lankidetzan.

BBK Artearen Ibilbidearen helburu didaktikoak obra bakoitzari buruzko iruzkinak barne hartzen ditu, zeinak QR kodeen bidez doan deskarga baitaitezke gailu mugikorretan. Bestalde, Hezkuntza Sailak doako bitartekaritza-programa bat jarri du abian, erakusketa ikustera hurbiltzen diren ikastetxeei eta kultura-elkarteei bisita gidatuak egiteko eta bisitarien kontsultei erantzuteko.

Informazioa eta erreserbak

Tel. 94 439 61 41; astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 15:00etara

deac@museobilbao.com


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko urriaren 11(e)tik 2022(e)ko urriaren 18(e)ra
  • LekuaBasauri
  • ZenbatekoaDoan

Non

Euskadi, auzolana