Bilboko "Film Sozialak" Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia 2022

Bilbao 2022(e)ko urriaren 13(e)tik 2022(e)ko urriaren 20(e)ra
  • Bilboko "Film Sozialak" Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia 2022

2022ko urriaren 13tik 20era bitartean ospatuko den Film Sozialak, Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiko antolatzaileek ekin diote ikuspegi soziala lantzen duten filmen bilaketari. Maiatzaren 1a izango dute sortzaileek beren lanak bidaltzeko epe-muga.

KCD GGKek – Cultura, Comunicación y Desarrollo elkartearen ekimena da Bilboko Film Sozialak, Zinema Ikusezinaren Nazioarteko JaialdiaKomunikazioa eta Kulturaren bitartez, gizartearen garapena, kulturartekoa eta, oro har, iraunkorra sustatzea du helburu eragileak, eta zinema jaialdia da horretarako darabilen tresna. Aniztasuna zein giza erantzukizuna berezko dituzten filmak biltzen dituzte urtero, zirkuitu komertzialetan nekez ikus daitezkeen izenburuak, alegia, eta lau ardatz tematikoren gainean eraiki dute hitzordua: garapen iraunkorra, giza eskubideak, kultur artekotasuna eta genero ekitatea.

Hamalaugarrena izango den edizioaren prestaketa lanetan hasi dira jada, eta hura osatuko duten lanak bidaltzeko epea ireki dute dagoeneko. Aipatutako lau ardatzetako bat jorratzen duten film laburrak, ertainak edo luzeak aurkeztu ahalko dira deialdira, fikziozkoak, dokumentalak edo animaziokoak, 2021ko urtarrilaren 1etik aurrerakoak.

Oinarriek zehaztutakoaren arabera, munduko edozein lekutako pertsonek har dezakete parte lehiaketan, edozein dutela ere jatorria edo nazionalitatea. Adingabeek, berriz, dagokien pertsona helduaren baimena behar dute (gurasoak, legezko tutoreak…). Lan bat edo gehiago aurkez ditzake pertsona edo talde bakoitzak, betiere egiletza- edo banaketa- eskubideen jabe badira.  Beste jaialdi batzuetan parte hartu izana ez da ezaugarri baztertzailea izango.

Amaitzeko, azaldu dute jatorrizko hizkuntzan aurkeztu behar direla lanak. Hizkuntza hori ez baldin bada ez gaztelania ez euskara, bi hizkuntza horietako batean azpititulatu behar dira.

Oinarri edo izen ematearen inguruko xehetasun gehiago, hemen.

zinea.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana