Poesia Lehiaketa 2022

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko urriaren 13(e)tik 2022(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • Poesia Lehiaketa 2022

Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren 6. edizioan izena emateko epea zabalik.

Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, antolatutako DK poesia lehiaketaren 6. edizioaren oinarriak argitaratu ditu. Helburua euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da: 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzendutako lehiaketa da.

Lanen luzera gutxienez 600 bertso-lerrokoa izango da, eta gehienez 1.000koa. Gaia, errima eta neurria libreak izango dira. Lanak aurkezteko epea 2022eko abenduaren 31n amaituko da.

Itxaro Borda, Aritz Gorrotxategi eta Eli Tolaretxipi idazleek osatuko dute epaimahaia, eta irabazlea 2023ko martxoaren 21a baino lehen emango da ezagutzera.

Irabazleak 1.000 euroko saria izango du, baita Imanol Larrinagaren margolan bat ere. Bi horietaz gain, Balea Zuria argitaletxeak irabazlearen lana argitaratuko du eta garailea Poesia eta Pentsamendua errezitalean parte hartzera gonbidatua izango da.

Lanak posta elektronikoz aurkeztu beharko dira, honako helbide honetan: dkpoesialehiaketa@donostia.eus.

Aurreko edizioetako garaileak ondorengo hauek dira: Estibaliz Martinez Diaz de Cerio, Gorka Salces, Lizar Begoña, Maialen Berasategi Catalan eta Izaskun Igoa.


Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2022(e)ko urriaren 13(e)tik 2022(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • LekuaDonostia-San Sebastián
  • HizkuntzaEuskara
  • Info Gehiago

Non

Euskadi, auzolana