"Iván Zuluetaren asaldura"

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko urriaren 14(e)tik 2023(e)ko martxoaren 12(e)ra
  • "Iván Zuluetaren asaldura"

«Zenbat denbora egon zintezkeen kromo honi begira? Urteak, mendeak, goiz oso bat, ezin jakin, ihesaldi betean zeunden, estasian, geldiune betean zintzilik, zoratuta».
Arrebato, 1979

Haren filmografiako pelikulak, artista grafiko gisa egindako lana, harremana izandako pertsonei eginiko elkarrizketak eta memorabilia erabiliz, Zuluetak irudiaren inguruan egin zuen esperimentazio etengabean oinarrituta sortu zuen unibertsoa aztertzen du erakusketak.

Pinturaren eta marrazkiaren hurbileko planteamenduetatik abiatuta, Zuluetak zinemaren mugak aztertu zituen irudiaren inguruan hausnartzeko, haren enigma argitzeko, ikuslea bahitzeko duen ahalmenean barneratzeko. Zentzu horretan, bizitza errealean egindako etenaldi bat izan zen harentzat zinema, amets egiteko, pentsatzeko gune bat. «Etenaldia Akilesen orpoa da, iheslekua, gure aukera bakarra» esanarazi zion bere pertsonaietako bati. Are gehiago, zinema bera —pasio ororen antzera, banpiroak biktima nola, jasaten duena irenstera irits daitekeena— bere filmografia laburreko gai handienetako bat da. Bere lanean, bitarteko horrek une bat, bizipen bat artifizialki harrapatzeko tresna gisa zituen aukerak areagotu zituen, zinemari —hitzez hitz— fotogramaz fotograma barrenak atera arte.

Mugimendu artistiko edo musikalekin —hala nola pop, glam eta punkarekin— izandako elkarreragin biziak zeharkatu zuen haren sormen prozesu esperimentala. Izan ere, Zulueta mugimendu anglosaxoi horien lehen enbaxadoreetako bat izan zen, eta 60ko eta 70eko hamarkadetako Donostian eta Madrilen underground edo kontrakultura deiturikoaren garapenaren protagonista nabarmena. «Inoiz gertatu ez den etorkizun alternatibo bat sortzeko gai den indar deszifraezin» gisa definitu izan den kontrakultura bat, zeinaren ideia hutsa HIESarekin eta Berlingo harresiaren erorketarekin amaitu baitzen 80ko hamarkadan.

Komisarioa: Xabier Arakistain

artium.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko urriaren 14(e)tik 2023(e)ko martxoaren 12(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik ostiralera: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00. Larunbat eta igandetan: 11:00-21:00
  • Lekua Artium
    Francia, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Artium

Non

Euskadi, auzolana