BILBO DANTZAN. BIZKAI euskal folklor elkartearen euskal erromeria

Bilbao 2022(e)ko Urriak 15
  • BILBO DANTZAN. BIZKAI euskal folklor elkartearen euskal erromeria

Aurten ere, Areatzako plaza zoragarri honetan eta gure Udalaren laguntzarekin, BILBO DANTZAN. BIZKAI elkartearen euskal erromeria-k jende helduari aukera eskaintzen dio gure dantza tradizionalak dantzatu eta horiekin goza dezan.
 
Gure Dantza Tradizionalaren Jaiak dantza tradizionalak kalitatez dantzatzearen alde egiten du eta, horrez gain, esan nahi dutenarekiko errespetua mantentzeko beharrezkoa den ezagutza eskaintzearen alde egiten du. Ez dugu zalantzarik, horrela eginez gero, dantzak dantzatzean hartuko den gozamena askoz handiagoa izango dela.
 
Horiek dira, halaber, gure BIZKAI euskal dantza tradizionaleko eskolaren helburuetako batzuk. Gure egoitza Autonomia, 44 behean dago, Bilbon, eta bertan gure dantza tradizionalak dantzatzen ikas dezakezu.
 
Zatoz eta dantza egin ezazu! Eta gogoratu, euskal janzkera tradizionalarekin erromeriara bazatoz, hobeto!
 
Egunak: Urriaren 15ean eta 29an.

Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2022(e)ko Urriak 15
  • Ordutegia18:00etatik 21:00etara.
  • LekuaAreatzako Plaza
    Bilbao
  • HizkuntzaElebietan

Non

Euskadi, auzolana