BAD Bilbao 2022 Jaialdia: "365" (Estreinaldia)

Bilbao 2022(e)ko Urriak 17
  • BAD Bilbao 2022 Jaialdia: "365" (Estreinaldia)

2022ko BAD Bilbao Jaialdiaren barruan.

Sinopsia

Nire sorterrian ez dago alde handirik urtaroen artean. Hori dela eta, beti amets egin dut urtaroek zelan eragingo zidaten, mentalki eta fisikoki. Zenbait urte daramatzat Bilbon bizitzen, eta urtaro desberdinek dakartzaten aldaketa emozionaletako asko bizi ahal izan ditut. Argi-aldaketa eta argiaren kalitatea dira gugan eragin handiena duten gorabeheretako bi. Horregatik, proiektu honen ikerketa aurrera eramateko balio izan zigun osagai eszeniko horren garrantzia nabarmendu nahi izan dut: argiaren koloreen eraginez interpreteek sentitzen zituzten emozioak bizitzea eta, horren bidez, Euskadin eman nuen lehenbiziko urtean bizi izan nituen emozioak eraikitzea.

Konpainia

Konpainia 2009an sortu zen, Denis Martínez Roqueren koreografia-kezketatik. Koreografo gisa, Kubako Endedans Ballet Garaikidearen konpainiaren errepertoriorako lanak sortu ditu. Errepertorio hura indarrean egon zen 2015erarte. Kubako Arte Eszenikoen eta Kultura Ministerioaren laguntzarekin sortu zen, eta aipamen eta sari ugari jaso ditu.

Denis 2014an iritsi zen Euskadira, eta etapa berri bati ekin zion. Besteak beste, Juntas somos Broadway (Elkarrekin Broadway gara) —Muxikebarrin estreinatua, 2021ean— eta Allegro Ma Non Troppo (Bilbao Aurrera 2021 Planaren barruan) sortu zituen. 365 lanak Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan du Dantzan Bilaka 2021 programaren barruan, eta Bilboko Udalaren Artistak Egoitzan programarena ere bai.

Fitxa

Zuzendaritza eta ekoizpena: Denis Martínez Roque

Antzezleak: María Andrés, Aiala Echegaray, Garazi Arrese

Argazkiak: Yone Estivariz

Bideoa: Marian Gerrikabeitia

Soinua: Ibon Aguirre

Argiztapenaren diseinua: Arantxa Flores

Laguntzak: Eusko Jaurlaritza (Dantzan Bilaka 2021)

Egoitzak: Museo Artium, Azala, Harrobia, Espacio Invisible, Anima Eskola, Artistak Egoitzan – Bilbaoeszena 2022

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana