BIZKAI euskal folklor elkarteak, Euskal Dantza Tradizionalaren XLV. ikastaroan parte hartzeko aukera eskaintzen dizu. Aipaturiko ikastaroa datorren urriaren 17an hasiko da eta 2023ko maiatzaren 10an bukatuko da.
Lan egitaraua Euskal Herriko hainbat herrialdeetako Dantza Tradizionalean oinarritzen da.
Gure aldetik, berrogeita hamar urte baino gehiagoko esperientzia daukagu euskal Dantzaren ikasketan. Euskal Dantza bere molde berezkoen eta tradizionalean hedatzen eta bultzatzen saiatzen gara.
Euskal dantza tradizionalari diogun maitasuna gure ikasleei helarazi ahal izatea espero dugu, gure arbasoek gurekin egin zuten bezala.
Informazio gehiagorako gurekin harremanetan jarri zaitezke:
Tel. 944 210 161
Emaila: sabin@bizkai-elkartea.net
https://bizkaielkartea.blogspot.com