LABO XL Jaialdia 2022

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko urriaren 19(e)tik 2022(e)ko urriaren 22(e)ra
  • LABO XL Jaialdia 2022

LABO proiektua 2017ko irailean jaio zen NODE konpainiaren eskutik. Espazio irekiak sortzea du helburu, proposamen eszeniko desberdinak antzeztu ahal izateko. Artistek, publikoak eta kultur eragileek elkarri eskua emateko lekua. Hiru multzotan banatzen da; LABO GO (sorkuntza-prozesuak), LABO UDA (udako programa) eta LABO XL (jaialdia).

Urte nahasi eta ezegonkor hauen ondoren, positibotasunez, alaitasunez eta energiaz ongietorria ematen diogu LABO XLri. Aurten, urdin kolorea aukeratu dugu. Baretasuna bilatzen dugulako, hainbeste behar den egonkortasuna, ekaitzaren ondorengo lasaitasuna. Oinak lurrean jarri eta zeru urdinera begiratu nahi dugu, eta horrek sortzen duen bakea jaso. Egin dezagun dantzaren, antzerkiaren eta performancearen alde.

Sistemak erne eta tinko egotea eskatzen digu, jarrera estoiko eta solemnearekin. Oihana Vesga, aurtengo karteleko protagonistaren irudia biderkatua dago eta gure komunitatea irudikatzen du. Ez bakarrik artista indibiduo gisa, baizik eta arte eszenikoen sektore osoaren ordezkari bezala. Eszenatokira irten aurreko une hori ere erakusten digu. Gure lana defendatu aurreko lasaitasun faltsu hori. Gure sektorearen etengabeko borroka eta kemena sinbolizatuz.

Jaialdia are gehiago sendotzeko eta arte performatiboen erreferente bihurtzeko lan egiten dugu. Aurten, «Sare» hitzak inoiz baino protagonismo handiagoa du. Dantzagunea edo Atzegi bezalako ohiko kolaboratzaile finkatuez gain, zubiak sortu ditugu Circula! (Dantzaren sektoreko profesionalen mugikortasuna errazten duen estatuko programa) edo Caceresko DZM dantza-jaialdiarekin. Ohiko espazio eszenikoei beste berri batzuk gehitu dizkiegu: Convent Gardeneko La Criptaren itzulera (lehen urtean bezala) eta Victoria Eugenia Club. Gainera, lanerako espazio berriak gehitu ditugu LABO familiara aurten: Tabakalerako dantzarako Platoa eta Sortzaileen Gunea. Ongi etorri!

Egitaraua 

Asteazkena 19 :

 

Osteguna 20:

  • 10:00 BAAL Mugimendu lantegia 
  • 11:00 Bileratxoak Artistaren txokoa
  • 17:30 InPut Play
  • 18:30 Bagara Kolektiboa I[n]tera[k]zio
  • 20:00 Julio Ruiz VENDEHUMO
  • 21:00 Alessandra García Los idiomas ESTRENALDIA

 

Ostirala 21:

  • 11:00 Juan Gómez Alemán Performando la Historia del Arte Hitzaldia (Gipuzkoako Dantzagunearen laguntzarekin)
  • 11:00 Bileratxoak Artistaren txokoa 
  • 17:30 Alejandra Balboa Vertebrata (DZM jaialdiaren laguntzarekin)
  • 18:30 Melena Androide MIAU, MIAU, MIAU
  • 20:00 Jone Amezaga / Manu Gaigne Remedios vals ESTRENALDIA
  • 21:00 Dani Hernández / Derek Van Bulcke / Emilio Manzano La grieta

 

Larunbata 22:

  • 10:00 EDADEI 4 Dantza, Arte Dramatikoa, Hezkuntza eta Ikerketa 4. Topaketa
  • 12:00 Andrea Martinez MIAU, MIAU, MIAU Liburuaren aurkezpena 
  • 17:30 Wettribute Apolo
  • 17:45 Wettribute Charlotte Grapes
  • 18:30 Álvaro Murillo Flamenco futuro ESTRENALDIA
  • 20:00 Rev Silver / Satanasa Naga ESTRENALDIA
  • 20:30 Amaierako ekitaldia + afari-merienda
  • 21:00 La Dani La Dani
  • 22:30 Landerground DJ

 

Espazioak :

Kutxa Kultur

Tabakalera

Emaús Social Factory

Dabadaba

Victoria Eugenia Club

Convent Garden La Cripta

LABO

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2022(e)ko urriaren 19(e)tik 2022(e)ko urriaren 22(e)ra
  • LekuaDonostia-San Sebastián

Non

Euskadi, auzolana